NAIZ

Konstituzionalak murgiltze ereduaren kontra hartutako erabakiak erreakzio uholdea sortu du

Ostiral honetan Kontseilu Konstituzionalak hezkuntza sisteman murgiltze eredua antokosntituzionala dela ebatzi du, baita zeinu diakritikoak erabiltzea hizkuntza gutxituetako izen propioetan. Horren kontrako ahotsak toki eta eremu guztietatik altxatzen ari dira.

Ipar Euskal Herriko erakundeetako ordezkariek agerraldia egin zuten helegitearen kontra. (Guillaume FAUVEAU)
Ipar Euskal Herriko erakundeetako ordezkariek agerraldia egin zuten helegitearen kontra. (Guillaume FAUVEAU)

Molac legea bezala ezaguna den eskualde hizkuntzen babes eta promoziorako legearen kontra eman duen erabakiak bi artikulu antikosntituzionaltzat jotzen ditu, garrantzitsuena murgiltze ereduari dagokiona da. Hezkuntza publikoan eredu hori legeztatzea bilatzen zuen, baina hori antikonstituzionaltzat jo du, baita eskola pribatuetan ere, hau da, Seaska bezalakoetan. Horrek erreakzio uholdea jaso du eremu politiko eta sozialetik, Estatu frantses guztian zehar.

Legeak babes handia jaso zuen Asanblea Nazionalean, aldeko 247 bozka, kontrako 76 eta 19 abstentziorekin, baina Kontseilu Konstituzionalak bertako bi artikulu antiskontituzionaltzat jo ditu.

Erabakiaren kontra borrokatzera deitu du legea aurkeztu zuen Paul Molac diputatu bretoiak: «Sinesgaitza! Kontseilu Konstituzionala murgiltze eredua eta zeinu diakritikoen kontra gertu da, Konstituzioaren 2. artikuluaren kontrakoak direlakoan. Urgentziaz lege konstituzional baten proiektua eskatzen du, artikulu hau aldatzeko».

Kontseiluko idazkari nagusia den Paul Bilbaokoso larritzat jo du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak murgiltze eredua antikonstituzionaltzat jo izana, «inflexio-puntua ezartzeaz gain, mahai gainean kolpea eman nahi izan du Konstituzio Kontseiluak erabakiaren bidez», eta epaiaren inguruan balorazio adierazgarri bat egin du: «Larria da, oso larria».

Euskaltzaindiak agiria plazaratu du eta «erabaki horrekin bere desadostasun osoa jakinarazten du eta lan eginen du hizkuntza gutxiagotuen, kulturen eta aniztasunaren alde arduratzen ari diren guztiekin, hizkuntza horien legezko
babesa hobetzeko».

EHBai koalizioak Kontseiluaren deliberoa ahalbidetu duen Konstituzioaren kontra jo du: «Murgiltze eredua eskola publikoan eta hizki diakritikoak ez badira bateragarri frantses konstituzioarekin, beraz konstituzioa aldatu behar da!».

Seaskako presidente Peio Jorajuriak Erabaki hau «gerra deklarazio bat» dela erran du. Gobernuak ez duela deliberoa aplikatuko espero duela, eta mobilizazioaren beharra izanen dela ere aitzinatu du.

Vincen Bru, Macronen alderdiko euskal diputatuak, «Erabakia katastrofe bat» dela erran du. «Ipar Euskal Herrian euskraren alde kontsentsuan oinarritutako legea, Estatuaren oneritziarekin, egindako lan guztia zalantzan ematen du, bereziki murgiltze eredua zigortuz. Oso kezkatua naiz euskararen biziraupenarekin ere».

Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak, aldiz, honako adierzi du: «Konstituzio Kontseiluak gaur hartutako erabakia gerla deklarazioa da tokiko hizkuntzen kontra! Errepublikaren hizkuntza frantsesa bada ere, tokiko hizkuntzak Frantzia osatzen duten lurraldeen izateen adierazgarri onenak dira».

Max Brisson euskal senataria Senatuan legan berriz hezkuntzari loturiko artikuluan gehitzeko sustatzaileetako bat izan zen eta bere ezinegona erakutsi du deliberoaren aitzinean: «Nire haserrea handia da, Kontseilu Konstituzionalak Molac legearen parte baten zentzuraren ondorioz. Helegitea ezarri zuten LREM taldeko diputatuek ardura handia dute. Gobernuak kontuak egin beharko ditu».

Modem alderdiko presidentea, Paueko auzapeza eta Macronen taldeko kidea den François Bayrouk, «alerta oso larria» dela erran du, «Diwan, Calandreta, ikastolak, calendrettak, Bressolen... oinarria zalantzan eman du egoera leherkorra izanen da beraz».

Berria jakin eta arratsaldean berean Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan, Kontseilu Konstituzionalak hartu deliberoa salatzeko agerraldia izan da, bertan EEPko presidente Antton Curutcharryrekin batera, euskarazko hezkuntzako eragile nagusiak izan dira: Seaskako Peio Jorajuria, Biga Baiko Marie-Andree Ouret, Ikas-Biko Celine Etchebarne eta Euskal Haziakeko Arantxa Uhalde.

Ordezkari politikoak ere agertu dira dira, Euskal Elkargoko presidente Jean-Rene Etchegaray, Max Brisson, Frederique Espagnac, Vincent Bru eta Florence Lasserre parlamentariak, eta Akitania Berria Eskualdeko kontseilari Mathieu Berge eta Pirineo Atlantikoak Departamentuko Benedicte Luberriaga. Bertan izan da ere Alain Iriart Hiriburuko auzapeza.