![Carlos Areces aktorea Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astearen 32. edizioko kartelarekin. (Iñigo ROYO)](/media/asset_publics/resources/000/805/430/article_main_landscape/areces.jpg)
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 32. edizioko kartel ofizialeko protagonista da Carlos Areces aktorea. Urriaren 29tik azaroaren 5era izango da jaialdia, eta kartelak José Luis Garcik idatzitako eta Lasarte Antonio Mercero zinemagileak 1972an zuzendutako ‘La Cabina’ pelikula mitikoa omenduko du.
Hala, Areces telefono-kabina batean harrapatuta ageri da kartelean, José Luis López Vázquez filmaren protagonista nola. Antolatzaileen esanetan, José Luis López Vázquez kabinan harrapatuta ikusten den irudia «espainiar fantastikoaren historiako ikonorik gogoratuenetako bat da, zalantzarik gabe».
TVEk ekoitzi zuen ‘La Cabina’, eta 1972ko abenduaren 13an eman zen lehen aldiz. Garai hartako ikusleengan «eragin handia» izan zuen, «nazioarteko arrakasta handia» ere bai eta hainbat sari lortu zituen, antolatzaileek gogoratu dutenez.
Alberto Moragok egin du Donostiako Beldurrezko Asteko kartelerako argazkia, eta making of-az ere arduratu da. Kartelaren diseinua, azken urteetan bezala, Ytantos estudioak egin du.
Carlos Areces aktore, musikari eta marrazkilaria «Espainiako zinemaren eta telebistaren interpreterik ezagunenetako bat da», nabarmendu dute Donostiako lehiaketatik.
Besteak beste, ondorengo filmetan hartu du parte azken hamarkadan: ‘El gran Vázquez’ (Oscar Aibar, 2010), ‘Lobos de Arga’ (Juan Martínez Moreno, 2012), ‘Los amantes pasajeros’ (Pedro Almodóvar, 2013), ‘Mi gran noche’ (Alex de la Iglesia, 2015), ‘Negociador’ (Borja Cobeaga, 2015), ‘La reina de España’ (Fernando Trueba, 2016), ‘Tiempo después’ (José Luis Cuerda, 2018), ‘El inconveniente’ (Bernabé Rico, 2020) edo ‘Orígenes secretos’ (David Galán, 2020).
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)