NAIZ
Durango

Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga Elkarteko kudeatzeaile berria

Arantza Atutxak utzitako lekua beteko du aurrerantzean Beñat Gaztelurrutia abadiñarrak.

Beñat Gaztelurrutia, artxiboko irudian. (Aritz LOIOLA / FOKU)
Beñat Gaztelurrutia, artxiboko irudian. (Aritz LOIOLA / FOKU)

Beñat Gaztelurrutia izango da aurrerantzean Gerediaga Elkarteko kudeatzaile kudeatzaile berria. Halaxe jakinarazi du Gerediaga Elkarteak berak eta abadiñarrak Arantza Atutxak utzitako lekua beteko du.

Herri mugimenduari eta euskalgintzari lotuta egin du bere ibilbide profesionala Gaztelurrutiak eta proiektuak kudeatzen eta lan-taldeak koordinatzen esperientzia zabala dauka.

Plateruena Kafe Antzokiko zuzendari izan zen 2002tik 2015era. Gerediaga Elkartearekin eta bereziki Durangoko Azokarekin harreman estua izan du aipatutako lanetan ibilita. Azken bi urteak Elhuyar Aholkularitzan izan da euskara teknikari.

Erabakia pasa den asteburuan egindako Batzar Nagusian hartu da. Horrez gain, Zuzendaritza Batzorde berrituan presidente, idazkari eta diruzain karguetan Nerea Mujikak, Asun Elorriagak eta Belen Bengoetxeak hurrenez hurren beste bi urtez jarraituko dutela ere berretsi da.