Anne Erauskinek beste urte batez jarraituko du Zuazon. Hitzarmen berritze hau Barakaldoko taldeak egiten duen laugarrena da, Alba Sanchez, Mada Fernandez-Agusti eta Esti Velascorenak iragarri ostean. Hegalekoa pieza garrantzitsu bilakatu da azken urteetan eta Joseba Rodriguez "Haito" entrenatzailearen gidaritzapean jarraituko du ermuarrak.
Hala, laugarren denboraldia jokatuko du Ohorezko Mailan. 2018-2019 denboraldian iritsi zen Barakaldora, Ermuko Errotabarri taldetik. Gutxika-gutxika joan da minutuak batzen eta protagonismoa bereganatzen joan da. Aurten, esaterako, lehenengo fasean 47 gol sartu zituen.
⚠️ RENOVACIÓN ⚠️
— Club Balonmano Zuazo (@CbmZuazo) June 10, 2021
Temporada 2021-22
La extremo ermuatarra Anne Erauskin @Anneera7 renueva con las #GuerrerasZuazotarras!! Respaldada por su notable crecimiento y exquisita técnica, afrontará su cuarta temporada!! #ZuazoGara
@IbaiKoskiman
@AlfredoGL11#ZuazoGara pic.twitter.com/RddKS216tf
Eta Erauskin bezalaxe, Ariadna Gonzalez atezain kanariarrak ere denboraldi baterako luzatu du kontratua bakaldarrekin. Bere hirugarrena izango du talde bizkaitarrean.
⚠️ RENOVACIÓN ⚠️
— Club Balonmano Zuazo (@CbmZuazo) June 11, 2021
Temporada 2021-22
La portera canaria Ariadna González @AriadnaGlez12 continuará defendiendo la meta de las #GuerrerasZuazotarras!! En su tercera temporada seguiremos contando con su tenacidad y constancia!!
@IbaiKoskiman
@AlfredoGL11#ZuazoGara pic.twitter.com/da1ilmW1ce
Zuazo datorren denboraldiko taldea osatzeko lanean buru belarri dabil, Ohorezko Mailan berme guztiekin lehiatzeko moduko lantaldea egin nahi baitu. Hala, aste honetan bertan iragarri du bere lehen fitxaketa ere. Paula Garcia Locay Barakaldora itzultzen da hiru urte beranduago Zilarrezko Mailako Sporting La Riojan egon ostean.
Ainhoa Hernandez, Maddi Aalla, June Loidi eta Maider Barrosen hutsuneak ondo bete beharko ditu talde bizkaitarrak.