![San Juan Gurutzekoaren idazlan guztiak, Luis Baraiazarrak euskaratua, eta Gontzal Mendibilek musikatutako poemak aurkeztu dituzte.( Monika del VALLE/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/807/323/article_main_landscape/SAN_JUAN_GURUTZEKOA.jpg)
Gaur goizean Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dute duela urtebete baino gehiago abiatutako proiektua. Luis Baraizarrak, itzultzaile eta ohorezko euskaltzainak, San Juan Gurutzetakoak idatzitako literatura unibertsala itzuli du irakurleari poetaren testuak euskaraz irakurtzeko aukera emanez.
Bertan izandako Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak, Baraizarraren lana «mardul eta epiko» bezala kalifikatu du. Izan ere, ez da lan makala izan. Itzultzaileak testu originalaren metrika bera mantentzea lortu du. Ohorezko euskaltzainaren hitzetan, «itzulpena San Juan Gurutzetakoaren metrika bera erabiliz egin da. Hau da, bertso lerroen konbinaketa bera mantenduz».
Sortze hizkuntzatik xede hizkuntzara poemak esanahi eta metrika berdina mantenduz itzultzeak lan handia dauka. Gontzal Mendibil musikariak, Baraizarraren itzulpenean «artisau lana» ikusi zuela aitortu du. Hori horrela, lanak duen kalitateagatik, literatura klasikoaren topikoetako bat hautsi dutela uste dute autoreek: «Lan klasikoak jatorrizko hizkuntzan irakurri behar direnaren topikoaren aurka egin dugu».
Bingen Zupiria, Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ere bertan izan da. Zupiriak itzulpengintza eta musika gure kultur ondarea osatzeko behar-beharrezko arloak direla hausnartu du. Era horretan, euskal kantagintza euskaraz idatzitako testuak ezagutarazteko bidelagun izanik.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)