![Kamioien bidesariaren lehen eguna, 2018ko urtarrilaren 9an, N-I errepidean, Andoainen. (Jon URBE/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/808/152/article_main_landscape/Kamioiak-ordainsaria.jpg)
Donostiako Instrukzioko Lehenbiziko Epaitegiak onartu egin du Hiruk Gipuzkoako N-I eta AP-15 errepideetan kamioiei ezarritako bidesariaren arduradunen aurka jarri zuen salaketa, hain justu ere, tasa bertan behera utzi zuten epai judizialak ez errespetatzeagatik ipinitakoa.
Hiruk ohar batean jakinarazi duenez, Ana Isabel Perez Asenjo epaileak ikerketa eta aurretiazko izapideak abiatu ditu «prebarikaziorik egon daitekeen» argitzeko. Oraingoz, eta beste erabaki batzuk hartu aurretik, Ertzaintzak garraiolariei kanona kobratzen jarraitzen duten egiaztatzeko agindu du.
Horri buruz, sindikatuak nabarmendu nahi du Foru Aldundiak kamioiei kobratzen jarraitzen duela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Auzitegi Gorenaren epai bat –«ez dakigu ziur zein»– argitaratzeko zain dagoelako.
Ebazpenei entzungor, kobratzen segitzen dute
Asteazkenean jakin zen, bestalde, Auzitegi horrek atzera bota duela Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek bere helegiteak ez onartzearen aurka aurkeztu zuten epai edo ebazpen irmoak deuseztatzeko intzidentea. Helegite horiek kanon hori bertan behera utzi zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka aurkeztu zituzten.
Beraz, Hiruk azpimarratu duenez, ebazpen judizial guztiek bide bera duten arren, hau da, denek bidesariaren inguruko foru-arauak baliogabetzat jo badituzte ere, arduradunek ez dute oraindik tasak kobratzeari uztea erabaki.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)