Osasun krisiaren eraginez, konfinamendu eta neurri murriztaileez beteriko urte baten ondotik, eta uda hastapen giroan, abstentzioa garrantzitsua izanen dela aurreikusia da Ipar Euskal Herriko hauteskundeetan. Parte-hartzearen behin-behineko lehen datuak eguerditan eman dituzte. Eta, Pirinio Atlantikoetan, %14,5ekoa izan da (duela sei urte %17,84koa izan zen).
Frantziar Estatu osoari dagokionez, %12,2an zegoen parte hartzea ordu horretan, 2015ean baino lau puntu apalago, Kazeta.eus-ek jaso duenez.
Botoa emateko bulegoak goizeko zortzietan ireki dituzte jada eta arratsaldeko seiak arte izanen da bozkatzeko aukera. Hurrengo kontaketa bostetan espero da, eta behin betiko datuak bozka guneak itxi ondotik ezagutuko dira.
[INFORMAZIO GEHIAGO IZANGO DA]