Apaiza, soziologo, soziolinguista baina batez ere euskaltzale izan da Iñaki Larragaña, 88 urte zituelarik hil dena. Lazkaon 1933. urtean jaioa, Parisen egin zituen ikasketak baina gero Euskal Herrira itzuli eta lan eskerga egin du euskararen alde, gehienetan bere izena gehiegi nabarmendu gabe.
"Hernani 1962: estudio sociologico de un pueblo industrial guipuzcoano" izan zen bere lehenengo lanetako bat (bertan apaiz zebilen), burubelarri soziolinguistikan murgildu ondoren. Honen aita pontekotzat du batek baino gehiagok. «Aintzindaria» deitu dio Soziolinguistika Klusterrak, agur-mezuan. Eta hauxe esan du Kike Amonarrizek.
Iñaki Larrañaga hil da. Euskal soziolinguistikaren aita ponteko eta SIADECOren sortzaile. Soziolinguistikaz dakidan gehiena berari ikasi nion. Lankide eta adiskide on izan nuen urtetan.
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) July 3, 2021
Lurrak gozo har zaitzala, Iñaki! Milesker egindako giztiarengatik!
👇Haria pic.twitter.com/w0HogxRvyS
Besteak beste, erabilera kale neurketak egiteko beharra nabarmendu eta prozedura landu zuen Larrañagak. Euskalgintzan eginiko lana zabalagoa izan da, hala ere. Besteak beste, EHE eta EKB antolakundeetako kide gisa edo ‘Egunkaria’ sortzeko prozesuan.
Euskalgintzak erreferente nagusietako bat galdu du. Inazio Agirreren eskutik elkarlanean aritu ginen EHE eta EKBren lehen urteetan. Jakinduria handiko gizona joan zaigu, baina arrasto ederra utzi du.
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) July 3, 2021
Iñaki Larrañaga euskaltzalea hil da https://t.co/EGd9lLPd0h via @berria
Hamarkada hauetan guztietan bidelagun eta lankide izan ditu Karlos Santamaria, ‘Txillardegi’, ‘Txepetx’, Xabier Mendiguren... amaigabea litzateke zerrenda.
Markel Olano Gipuzkoako aldun nagusiak ere mezua utzi du sareetan, Siadeco kooperatiban eginikoa nabarmenduz: 1967. urtean sortu eta 1996ra arte lan egin zuen bertan Larrañagak.
Goian bego Iñaki Larrañaga. Apaiza, euskaltzalea, Siadecoren sortzailea. https://t.co/p0VobwIoX3
— Markel Olano Arrese (@MarkelOlano) July 3, 2021