Behargin bat hil da ostiral honetan Getariako Igarategi industrialdean izan den lan istripuan. Lakuako Gobernuaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua arratsaldeko 16.00ak aldera gertatu da GI-3392 errepidean, langilea gidatzen ari zen traktorea irauli denean.
Azken zazpi egunetan hil den laugarren langilea da. Aurreko ostiralean bi heriotza izan ziren. 22 urteko langile bat Durangon eraiktzen ari ziren eraikineko bosgarren pisutik erorita eta kamioi gidari bat Erriberrin, furgoneta batek harrapatuta. Asteazkenean, Muxikan basoko lanetan ari zen 25 urteko langile bat hil zen, makina batetik irauli eta 15 metrotik erorita.
Orotara, 32 langile hil dira dagoeneko 2021ean Euskal Herrian.
Música
«Decimos ‘agur’ como toca, era el momento y preferimos dejarlo aquí»
Música
Los Chikos del Maíz declaran una «tregua indefinida» con cameo de Oskar Matute
Cultura
«Mitoaroa» ez da bukatu: Zetakek Donostiako Ilunbera eramango du ikuskizuna irailaren 6an
Cultura
Zetak convierte el Nafarroa Arena en un akelarre de sensaciones
Música