![‘Deia’ egunkariko langileen protesta bat. (ELA)](/media/asset_publics/resources/000/815/958/article_main_landscape/deia.jpeg)
ELA sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, ‘Deia’-ko langileen izenean aurkeztu zuen helegitea onartu egin du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta Iparragirre Argitaletxeak (EISA) 117 beharginei ezarritako aldi baterako enplegu erregulazio espedientea baliogabetzat jo du.
ELAk azaldu duenez, pandemiaren inpaktua zela-eta, EISAko langileek eta zuzendaritzak hiru hilabeteko aldi baterako erregulazio espedientea adostu zuten 2020ko lehen seihilekoan, konfinamenduaren ondorioz egunkarien salmenten eta publizitatearen sarreraren murrizketa konpentsatzeko.
Hala ere, ondoren, enpresak bost hilabeteko bigarren ABEE bat mahai gainean jarri zuela adierazi du sindikatuak, langileek ontzat eman ez zutena, eta 2020ko urriaren 21etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean gauzatu zena.
Bigarren espediente horretan, ELAk dioenez, arrazoi ekonomikoak eta produktiboak eman ziren argudio gisa, eta sindikatu horretako bederatzi ordezkarik osatzen duten EISAko enpresa-batzordeak salatu egin zuen.
Bilboko epaitegi batek 2021eko martxoan eman zuen ebazpena, eta enpresaren erabakia baliozkotzat jo zuen, langileen erreklamazioa baztertuz. Zehazki langileek nabarmendu zuten enpresak, hilabete horietan zehar, plantillaren zati bat partzialki lanik gabe utzi zuela, eta, aldi berean, produktu bera egiten jarraitu zuela, kanpoko kolaborazioetarako lan-karga handiagoarekin.
Orain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaiari buelta eman diola goraipatu du ELAk, ebazpenak adierazi baitu ABEEaren hilabeteetan eta aurreko urteko epe berean «ekoizpenari buruzko datuak ia antzekoak» zirela eta, gainera, plantillaren zati bat langabeziara bidali zen hilabeteetan «ekoizpen-jarduera ez zela murriztu, baina kanpokoa barnekoaren aldean kargatu zela».
Ebazpen horrek, ELAren esanetan, «indartu egiten ditu» ‘Deia’-ko langileen argudioak, «egunkarian baldintza prekarioetan lan egiten duten kanpoko langileen erabilera sistematikoa salatzen baitute».
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)
Polonia mantiene abierta la investigación contra Pablo González y podría juzgarlo en rebeldía
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)