Zilarrezko domina poltsikoratu du Maialen Chourrautek, euskal kirolariek Tokion eskuratu duten lehena. Beste behin, funtsezko unean bere onena ateratzeko gai izan da piraguista gipuzkoarra eta falta zitzaion domina bere egin du. «Oso potentea izan da honainoko bidea, ez dut sinesten», adierazi du gipuzkoarrak.
Eta berak eman du emaitza bikain honen giltza, TVEri egindako adierazpenetan. «Falta zen domina. Ez dut amore ematen amaierara arte. Buelta asko ematen dizkiot guztiari, baina ez dut amore ematen».
Jaitsieraren erdiko partean denbora pixka bat galdu arren, amaiera bikaina egin du Maialen Chourraut lasartearrak eta 106.63 markatu du helmugan. Une horretan denborarik onena zuen, Ricarda Funk alemaniarrak, 105,50 batekin, gainditu duen arte.
Bazekien ez zela «azkarrena» eta hori «gogorra» egiten zaiola aitortu du. Era berean, egoera berezi honetan, pandemiak urtebetez luzatu duen ziklo olinpiko hau «bereziki gogorra» izan dela nabarmendu du.
Horregatik familia eta gertukoak izan ditu gogoan. «Joko bereziak izan dira, Anerengandik (alaba) urrun. Etxera itzuli eta bera ikusteko irrikan nago. Familia, lagunak. Zorionekoa naiz inguratzen nauen guztiagatik. Eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko», adierazi du lasartearrak.
Finalerdietan ere jaitsiera ona egin du Chourrautek, aurretik atera diren lehiakideen denborak ezagututa eta gehiegi arriskatu gabe. Hala ere ateetako bat ukitu eta bi segundoko zigorra jaso ostean, 109.92ko denbora eskuratu du. Azkenean, zazpigarren denborarik onena egin du, finalean egoteko nahikoa.
Modu honetan, azken saioan lan bikaina osatuta, Rio 2016ko Joko Olinpikoetan urrea eta Londresen, 2012an, brontzea lortu zuen palistak gaur falta zitzaion zilarrezko domina irabazi du.
Domina berea zuela jakin duen unean hunkituta agertu da gipuzkoarra telebista pantailetan.
Esta es probablemente la entrega de medallas mas bonita que verás en los juegos de #Tokio2020
— Mr FloG (@_Mamua) July 27, 2021
@MChourraut dedica la medalla a Ane , su hija.❤️#BuenRollete pic.twitter.com/bbVsFi2kiG
MAIALEEEEEEEN ❤️❤️
— Nagore Odriozola (@nagoreodri12) July 27, 2021
賂賂賂賂#Tokyo2020#OlympicGames
Eurosport pic.twitter.com/0CtuZO9iVt