Aldarrikapena, ohikoa izan da: salbuespeneko kartzela politikari amaiera eman diezaiotela estatu espainol eta frantsesak eta, horrenbestez, preso politikoen eskubide guztiak errespeta daitezela.
Sare Herritarraren deiari jarraiki, euskal preso politikoen eskubideen alde eta salbuespeneko espetxe politikaren aurka, mobilizazio andana egin dituzte arratsalde partean Euskal Herri luze-zabalean.
Besteak beste, Soraluzen 40 lagun elkartu dira, Iruñean 68, Arrankudiagan 31, Oñatin 41, Mutrikun 45, Deban 58, Garesen 35, Orion beste 35, Aulestin 42, Zizurkilen 23, Algortan 82, Ean 80, Beran 17, Areson 12, Elorrion 27, Durangon 63, Lekeition 87, Hernanin 110, Sopelan 30, Iurretan 38, Irunen 55, Leioan 21, Laudion beste 21, Larrabetzun 53, Irunberrin 31, Urduñan 40, Etxarri-Aranatzen 85, Betelun 18, Erromon 22, Oiartzunen 43, Ondarroan 120, Antzuolan 27, Berrizen 19, Bergaran 45, Anoetan 23, Amasa-Villabonan 75, Elgetan 14, Lizartzan 49, Arbizun 20, Asteasun 16, Berangon 14, Gasteizen 320, Tolosan 25, Antsoainen 12, Irurtzunen 23, Gernikan 42, Usansolon 25, Getarian 30, Ibarran 33, Zaldibian 22, Ugaon 33, Erandion 40, Legorretan 20 eta Galdakaon 52.
Eta igandean, hondartzatara
‘Salbuespen politikari stop’ lelopean Etxeratek, azken urteetako udako hitzordua errespetatuz, mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko hainbat hondartzatan. Sare sozialetatik iragarri duenez, igande honetan izango da euskal presoen eskubideen aldeko aldarria.
Hauek dira mobilizazioak izango diren lekuak:
Bizkaia: Muskiz-Zierbenan (zona zentralean) 12.00etan; Lagan 12.00etan; Laidan (kanpinaren aurrean) 12.00etan; Lekeition (Abadin moilan) 12.00etan; Ondarroan (Alamedan) 12.00etan; Bakion (Bentako plazan) 12.30ean; Ean (frontoian) 13.00etan; Mundakan (Laidatxun) 13.00etan.
Gipuzkoa: Donostia (Nautikoan); Hondarribian (hondartzako parkinean); Mutrikun (Danborrian); Orion (autopista azpian); Zarautz (Musika plazan); Deban (Ondargainen). Toki guztietan 12.00etan.
Lapurdi: Hendaian (Kasino Zaharrean) eta Donibane Lohizunen (Itsasargian). Bietan goizeko 11.00etan.
Araban Landako urtegian izango da mobilizazioa, 12.00etan Etxe Zuri tabernan.
Sarek ere, ‘Ibilian-ibilian etxerako bidean’ dinamikaren baitan manifestazioa antolatu du abuztuaren 21erako Donostian, presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko neurriak bertan behera utz ditzatela aldarrikatzeko. Manifestazioa 17.30ean abiatuko da Artzai Onetik.