![Claire Micheli kosta egin zitzaion probako emaitza txarra barneratzea. (Yasuyoshi CHIBA/AFP)](/media/asset_publics/resources/000/819/626/article_main_landscape/michel.jpg)
Itzelezko negozio bilakatu diren Olinpiar Jokoak zuzendu dituzten pertsonaiak eredurik onenak ez izan arren –Coubertineko Baroi nazi zalea eta Jose Antonio Samaranch frankista tartean– kiroltasuna, elkartasuna, joko garbia... bezalako baloreak beti egotzi izan zaizkie lau urtean behin munduaren arreta bereganatzen duten kirol lehiaketa hauei. Emaitzek, errekorrek eta ikusgarritasunak gero eta pisu handiagoa duten arren, oraindik ere olinpiar espiritu horrek bizirik jarraitzen duela erakutsi du Lotter Miller norvegiarrak emakumezkoen triatloiean azken lekuan eta txikituta amaitu zuen Claire Michel belgikarra kontsolatzeko erabilitako hitzek.
Kontua da, bere ibilbide osoan amets izan zuen froga amesgaizto bilakatu zitzaiola Michel kirolariari eta Tokioko lasterketa gogorra azken postuan amaitu zuela, Bermuda uhartetako Flora Duffy irabazlearengandik 15 minutura. Helmuga pasa, lurrean eseri eta negar zotinka hasi zen orduan Claire Michel, izandako emaitza txarra barneratu ezin eta negar zotinka.
Hau guztia ikusirik, lasterketa berean arerio izandako Lotte Miller norvegiarra hurbildu zitzaion, eta kidea kontsolatu asmoz mundu osoan zabaldu diren hitz batzuk esan zizkion. «Borrokalari hutsa zara. Horixe da olinpiar espiritua eta zuk %100ean daukazu». Palmaresean ez, baina kirolari eta kirolzale askoren gogoan geratuko den keinua, ezbairik gabe.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Abbepierre](/media/asset_publics/resources/001/137/804/article_thumb_horizontal/abbepierre.jpg)