IQVIA enpresak Estatu espainoleko farmazietan saltzen diren antigeno proben kopurua neurtu egin du, horretarako uztaileko azken astea hartuz (uztailaren 26tik abuztuaren 1a arte). Adierazgarria da emaitza orokorra, milioi bat baino gehiago erosi baituzte kontsumitzaileek, 1.081.554 hain zuzen ere. Euskal Herrian kopurua ez da hain adierazgarria agian, 60.000 baino gehixeago saldu da eta.
Aste bakar horretan, Estatu mailan proba hauen salerosketen erdia gertatu da ia, %46a hain zuzen ere: orain arte saldutako 2.327.447 probetatik 1.081.554 zazpi egun horietan. Seguraski oporretarako bidengatik gertatu da hori. Jakina da proba hauek ez dutela beste Estatu batera joateko ziurtagiria lortzea ahalbidetzen, baina norbait kutsatuta dagoen ala ez jakiteko prozedura erraza da (ez guztiz fidagarria). Abuztua oporretako hilabete erabiliena izanda, hazkunde horren arrazoia begibistakoa da.
Euskal Herriari dagokionez, 50.028 antigeno proba erosi dira EAEn eta 10.404 Nafarroan. Ez dira gehiegi, ondoko lurraldeekin alderatzen badugu. Esaterako, Nafarroarekin muga duen Errioxan gehiago saldu dira (11.225).
Edozein kasutan, hornidurak maila ezberdina da elkartez elkarte, eta horregatik EAEn zenbaitetan proba hauek agortu egin direla egiaztatu du ikerketa honek. Kanariar irletan, Balearretan, Kantabrian eta Errioxan baino ez da gertatu.