
Aurten ere, pandemiak bertan behera utzitako Donostiako jaiak hastekoak ziren egunean ez da manifestaziorik faltako Gipuzkoako hiriburuan. Sortuk deitu du oraingoan, larunbatean 17.30etan Bulebarretik abiatuta, ‘Burujabetzak berreskuratu’ lelopean. «Donostiatik Euskal Herrirako» mezua da berea.
Zenbait aldarri bilduko ditu mobilizazioak, ezker abertzaleko alderdiak aurreratu duenez. Hasteko, «Donostian garatzen ari diren hiri eredua, gehienen dutenen interesetara lerraturiko hiri eredu hau, hain zuzen, bizitzaren aurka doa zuzen-zuzen», salatu dute; »Bizitza versus Kapitala talkaren aurrean kokatzen gaitu. Eta hori ez dugu soilik donostiarrok pairatzen, hiriguneen eragin eremua geroz eta zabalagoa baita; herrialdeare ngune ugaritan pairatzen dira hirian egiten diren gehiegikeriak».
Bizitzaren apologia honetan zera nabarmentzen du Sortuk: «Ezinbestekoa da gure ingurukoekin antolatzea: bizilagunekin, lankideekin, ikaskideekin, lagunekin, senideekin... Auzo eta herri bizitza erdigunean dituen komunitate zabal bat saretu, ehundu behar dugu. Gure bizitzako beharrak kolektiboki antolatuta asetzea eta indibiduo babesgabe izatearen aurrean alternatiba bakarra da. Elkartasuna eta elkar-zaintza da logika kapitalistatik kanpo funtzionatzeko bidea».
Laburbilduz, «egungo eredu harraparia borrokatzea ezinbestekoa da –aipatu du Sortuk–, baina, aldi berean, gurea borrokatzen, eraikitzen, ehuntzen joan behar dugu»
Mobilizazioari hitzartze labur batekin emango zaio hasiera eta gero Donostia erdialdetik ibiliko da.

Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

La alcaldesa de Castejón, de UPN, prohíbe usar el carbunclo pomelado tras vincularlo con ETA

Polígono de Tiro de Bardenas, «medioambientalmente sostenible» según el Ejército español

El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria
