Kirolarien eta poliziaren arteko «trukea» dominak irabazteko
Ez dute egiten kontrolik, ez dira joaten kaleetan autoz edota motorraz, trafiko-arazoak ez dituzte konpontzen, baina domina asko irabazten dituzte. Nor dira? Italiako kirolari profesional asko. Azken Tokioko Olinpiar Jokuetan berriro ere ikusi ditugu. Ia txapeldun guztiak poliziari esker egon dira han. Eta hau oso gauza bitxia da, nahiko ustekabea.
Italian arazo handi bat dago. Kontraesan bat, hain zuzen ere. Kirol asko praktikatzen da, Dolomitatik Siziliara, Triestetik Sardiniara baina kirol txikietan oso zaila da leku bat edo klub bat bilatzea. Ez da futbola, saskibaloia edo boleibola bezalakoa: han diru eta aukera asko dago, eta klubak zer esanik ez.
Gustatzen zaizue atletismoa, esgrima, arku tiroa edo borroka librea? Bakar-bakarrik ezin duzue, “babes” bat beharko duzue, bai azpiegituretan bai diruari dagokionez. Eta nork konpontzen du arazo hau? Italiako Estatuaren Armadak: poliziak, Polizia Fiskalak, Carabinieriek, suhiltzaileek eta aire-nabigazioko militarrek.
Zer gertatzen da, orduan? Noizean behin armadak azterketak antolatzen dituela bere kirol-taldeetan sartzeko: Fiamme Oro edo Fiamme Gialle deitzen dira talde horiek, adibidez. Guztiek ezin dute parte hartu, izan ere hautagaiek goi-mailako emaitzak erakutsi behar dituzte. Azterketa gainditu eta gero, “trukea” hasiko da: armadak atletari entrenatzeko azpiegiturak eta soldata emango dizkio (betirako lana izango da gainera); atletak, horren partez, bere prestigioa emango dio armadari.
“Estatuko kirolariak” bihurtzen dira, ia literalki: ia Sobietar Batasunean moduan, edota Alemania Ekitaldean, Gerra Hotzean zehar. Diferentzia bakarra, garai hartan kirol guztiak estatuaren parte zirela.
Zorionez, emaitzak oso onak etortzen dira. Pentsa, Tokion 384 kirolari italiar zeuden eta %33 armadatik joan ziren (129). Beti bezala, azken finean: iraganean gauza bera gertatu zelako.
1908an borroka greko-erromatarrean Enrico Porro jaunak urrezko domina lortu zuen: eta nondik etortzen zen kirolari hau? Marina Militare-tik, Italiako itsas-armadatik, alegia.
Beraz, Italian inbertsio publikorik handienetakoa egiten da kirolean, egia esan. Marcell Jacobs-en soldata, Tamberirena edota Valentina Vezzalirena (historian esgrimalaririk garrantsitsuenetakoa) –funtsean, Jokuetara joaten diren edonorena– “gure” poltsikotik ateratzen da.
“A.C.A.B.” maiz irakurtzen da hormetan –“All cops are bastards” ingelerako sigletatik aterata, “Polizia guztiak sasikumeak dira”–. Egia da askotan poliziak edo Carabinieriek arazoak ez dituztela konpontzen, baizik eta sortu egiten dituztela. Beharbada, horregatik, atletekin eginiko trukean armadak eskatzen die kirolariei emaitza onak atera ditzala: «Entrena dezakezu, baina gero irabazi zerbait, irabazi asko; hala, jendeak pentsatuko du gu beti garela onak».