NAIZ

Zazpi ordutan 120 hizkuntzatan kantatu du Suchetha Satishek, tartean euskaraz

Suchetha Satish 16 urteko neska indiarrak Guinness Errekor bitxi bat lortu du Dubain. Zazpi ordu eta 20 minutuko kontzertu batean 120 hizkuntzatan egin du kantu. Euskaraz ere ausartu da, Oskorriren kantu aski ezagun batekin.

Suchetha Satish (2005eko abuztuaren 17an jaioa, Indian) abeslari eleaniztuna da. Munduko bi errekor ditu jada, 2018ko urtarrilaren 25ean lortutakoak: kontzertu batean kantuz hizkuntza gehien erabiltzearena eta haur batek zuzenean emandako kontzertu luzeenarena.

Orduko hartan 102 hizkuntzatan kantatu zuen 16 urteko gazteak, sei ordu eta 15 minutuko kontzertu batean. Kontzertu batean hizkuntza gehien erabiliz kantuan egiteko errekorra gainditu zuen asteartean Dubain: zazpi ordu eta 20 minutuan 120 hizkuntzatan abesteko erronka hartu du.

Indiako 30 hizkuntza eta atzerriko beste 90 erabili zituen errekorra gainditzeko. Eta euskaraz abestera ere animatu da oraingo honetan eta Euskal Herrian oso ezaguna den abestia aukeratu du: Oskorriren ‘Kanuto’.

2017an jada Satish gai zen 30 hizkuntza desberdinetan abesteko, 12 urte zituenean. Orain, lau urte beranduago, 130 hizkuntza desberdinetan kantatu dezake.