NAIZ

Iñaki Bilbao ‘Txikito’ erietxera eraman dute, egiten ari den gose grebaren ondorioz

2019. urtean gertatu zen bezala, Iñaki Bilbao ‘Txikito’ ospitalera eraman dute eta indarrez elikatzen ari direla zabaldu da ostegun honetan. Independentzia eta sozialismoa aldarrikatzeko gose greba berria abiatu du presoak, orain Salamancan.

Iñaki Bilbao Goikoetxeari elkartasuna adierazteko manifestazioa, aurreko gose greba batean. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Iñaki Bilbao Goikoetxeari elkartasuna adierazteko manifestazioa, aurreko gose greba batean. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Iñaki Bilbao Goikoetxea ‘Txikito’ euskal presoa Salamancako erietxera eraman dute, abiatu duen gose grebaren berriaren ondorioz, zenbait komunikabidek zabaldun dutenez. Hogei egunez luzatzen da bere protesta.

‘La Gaceta de Salamanca’ egunkariak argitara eman duenez, bere gogoaren kontra bada ere, zainen bitartez elikatzeko agindua eman du Espainiako Espetxe Zaintzako epaileak.

Abuztuaren 6an abiatu zuen ekimen hau Bilbaok, aurrekoetan bezala independentzia eta sozialismoa aldarrikatzeko asmoz. Geroztik ez du ezer jan.

Aurreko gose grebak Puertoko espetxean egin zituen eta oraingo hau Salamancaseko Topasen. 2019an bi protesta jarraian egin zituena; lehenengoan 50 egun eman zituen jan gabe eta etenaldi baten ostean berrartu zuen, gose grebari egarri greba erantsiz.

Orduan ere erietxera eraman zuten, arnasa hartzeko zailtasunak zituela eta, eta azkenik ekimena bertan behera utzi zuen. Lehenengo 50 eguneko gose greba hartan indarrez elikatu zuten, itxuraz orain gertatzen ari den bezala.

Hemeretzi urte daramatza preso Iñaki Bilbao Goikoetxeak, 2002. urtetik hain zuzen ere, baina aurretik beste zenbait urtez izan zuten kartzelaratuta, 2000. urtera arte. Oso erregimen gogorra jasan izan du beti; datu adierazgarria da Puertoko espetxean izan dutela bi espetxealdietan.