Erasoa larunbateko 06:30ean gertatu zen. Biktima metroan zihoan Areeta eta Plentzia arteko bidaia eginez. Orduan, gazte talde bat bidaiariei enbarazu egiten hasi zen, eta pertsona bati eraso egin zioten. Bidaiaria kolpatu ondoren, erasotzaileek metrotik jaitsi eta alde egin zuten. Lekuko batek gertatutako grabatu eta sare sozialetan zabaldu zuen.
Salaketa aurkeztu ondoren, Ertzaintzak ikerketa hasi zuen erasotzaileak identifikatzeko. Horietako hiru identifikatu dituzte dagoeneko. 21 urteko gizon bat ikertzen ari dira; beste bi erasotzaleak datozen orduetan ikertuko dituzte. Ertzaintzak lanean jarraitzen du falta diren bi erasotzaileak identifikatzeko.