![Txaber Altube lanean, Ortuellan. Larrabetzuko finalaurrerakoan kantatuko du orain abenduaren 4an. (BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA)](/media/asset_publics/resources/000/840/278/article_main_landscape/bertso5.jpg)
Areto bete bertsozale batu dira larunbatean Ortuellako Gorbea aretoan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan, txapelketaren antolakuntzatik aipatu dutenez. Sei bertsolari igo dira oholtzara: Asier Alcedo Cano, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Mikel Retolaza Etxebarria, Peru Vidal Gurrutxaga eta Txaber Altube Sarrionandia.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean puntu gehien batu dituena, 484,5 puntu, Txaber Altube abadiñoarrak lortu ditu. Beraz, Larrabetzuko finalaurrekoan kantatuko du abenduaren 4an.
Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak: Mikel Retolaza Etxebarria, 457; Julen Ibarguengoitia Ordorika, 446; Peru Vidal Gurrutxaga, 433; Garikoitz Sarriugarte Onaindia, 416,5 eta Asier Alcedo Cano, 403,5
Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da larunbatean. Epaileak, ostera, hurrengo seirak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hurrengo kanporaketa urriaren 23an jokatuko da Mungian, Olalde Aretoan, 17.00etan.
Kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Koldo Gezuraga Seijido, Oihana Bartra Arenas, Paule Ixiar Loizaga Legarra.
Gai-jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea arituko da.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)