Bake Bideak eta Bakegileek «urrats garrantzitsu eta beharrezkotzat» jo dute ohar baten bidez ezker independentistak atzo Donostian plazaratu zuen ‘Urriaren 18ko Adierazpena’.
Eragile horien esanetan aipaturiko adierazpenak «duela hamar urte hartutako erabakia berresten du». Nabarmendu dutenez, adierazpenak «eragindako kalteak onartzen ditu, ETAren biktimekiko enpatia eta hurbiltasuna adierazten du, biktima guztiek errekonozimendurako eta konponketarako duten eskubidea bere gain hartzen du eta presoentzat konponbidea aurkitzearen garrantzia azpimarratzen du».
Horrendako Bakegileek eta Bake Bideak «eragile instituzional, politiko, sozial eta sindikal guztiei» dei egiten diete «deklarazio horri merezi duen balioa eman diezaioten» Aieteko Nazioarteko Konferentziaren hamargarren urteurrenean eta ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri zuen urriaren 20ko urteurrenaren bezperan.
«Euskal Herrian, elkarbizitzarako nahia, justua eta iraunkorra, handitu besterik ez da egiten; orain, estatuei dagokie euskal gizarteak nahi duenari aldeko erantzuna emate», gaineratu dute Ipar Euskal Herriko eragileek.
Joan zen larunbatean Baionan egon zen jardunaldiari aipamen eginez, foro horretan «gehiengo politikoak eta gizarte zibilak adierazitakoaren arabera, Ion Parot eta Jakes Esnal berehala askatzeko eta presoen auziari irtenbidea emateko» eskatu dute Bake Bideak eta Bakegileek.
«Euskal gizartea prest dago elkarrizketarako urrats guztiak emateko, gatazkaren biktima guztiak onartzeko bidea irekitzeko eta gatazkaren konponbide integrala eraikitzeko» adierazi dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)