
Glasgowko Klimaren Munduko Konferentzia, COP26, igande honetan hasi da, anbizioaren aldeko lehen osoko bilkurarekin. Batez ere herrialde garatuei eskatzen zaie bete ditzatela CO2 isuriak murrizteko helburuak.
Irekiera ekitaldi ofiziala minutu bateko isilunearekin hasi da, koronabirusaren pandemiaren biktimen omenez. COP26ko presidente eta Nazioarteko Garapenerako ministro britainiarrak, Alok Sharmak, konferentziaren garrantzia azpimarratu du 2015eko Parisko Akordioan ezarritako helburuak betetzeko, berotze globala industrializazioaren aurreko aroaren mailatik 1,5ºC-ra mugatzea barne. «Konferentzia hau da gure azken itxaropena eta onena. Aurreikuspenak bete behar ditugu», adierazi du ministroak.
Nazio Batuek gonbidatuta, 200 herrialde ingurutako ordezkariek hamabost egunez eztabaidatuko dute Eskoziako hirian gizateriak berotze globalaren azelerazioa ahal den neurrian geldiarazteko behar dituen metodoak.
Hainbat gai eztabaidatuko dira: metano-gasen isurketa, Parisko Akordioaren esparruan egindako aurrerapenak aztertzeko araudia edo basoen babesa.
NBEren iritzi-inkesta baten arabera, pertsonen %64k uste du klima-aldaketa larrialdia dela, eta COP26 dela hura geldiarazteko «azken aukera».
Lurra 1,1ºC inguru berotu da jada, industriaurreko mailekin alderatuta. Alemanian, adibidez, beroaldia 1,6ºkoa da. Parisen, duela sei urte, nazioarteko komunitateak berotze globala gehienez 1,5ºC-ra. Hala ere, orain arte estatuek aurkeztutako planak ez dira nahikoak izan.
Ingurumen-erakundeak eta NBEko idazkari nagusi António Guterres kexu agertu dira azken egunotan, herrialde askok ez dituztelako beren plan klimatikoak behar beste doitu NBEk Madrilen egindako azken konferentziatik igaro diren bi urteetan. Halaber, estatuek ikatza, petrolioa eta gasa azkar ezabatzeko planak atzeratu dutela adierazi dute.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek







