Semeak txapela jantzi dio. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Semeak txapela jantzi dio. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola bere azken partidan 22 tantora iritsi da eta partida amaitzean gerturatutakoak eskertu ditu txaloen bitartez. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola bere azken partidan 22 tantora iritsi da eta partida amaitzean gerturatutakoak eskertu ditu txaloen bitartez. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Olaizola eta bere talkide izandako Aretxabaletaren arteko besarkada. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Olaizola eta bere talkide izandako Aretxabaletaren arteko besarkada. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola, pentsakor bere agurreko ekitaldian. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola, pentsakor bere agurreko ekitaldian. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola, irribarrez, joaldunei erreparatzen. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola, irribarrez, joaldunei erreparatzen. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizolak zenbait oroigarri jaso ditu ekitaldian zehar. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizolak zenbait oroigarri jaso ditu ekitaldian zehar. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Ikusmina sortu du Aimar Olaizolaren agurrak eta Goizuetako pilotalekua jendez bete da. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Ikusmina sortu du Aimar Olaizolaren agurrak eta Goizuetako pilotalekua jendez bete da. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Pablo Berasaluze eta Aimar Olaizola goizuetarraren azken neurketaren atarikoan. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Pablo Berasaluze eta Aimar Olaizola goizuetarraren azken neurketaren atarikoan. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizolak bere azken pilotakadak eman ditu profesional moduan Goizuetako pilotalekuan. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizolak bere azken pilotakadak eman ditu profesional moduan Goizuetako pilotalekuan. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Partida amaitu ostean, pilotalekutik atera eta berriro sartu da Goizuetako pilotalekuko agur sentikorra jasotzeko. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Partida amaitu ostean, pilotalekutik atera eta berriro sartu da Goizuetako pilotalekuko agur sentikorra jasotzeko. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Olaizolak hitz batzuk ere esan ditu. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Olaizolak hitz batzuk ere esan ditu. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola bere emazte eta lau seme-alabekin. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola bere emazte eta lau seme-alabekin. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizolaren ibilbide profesionalean lankide izan dituenetariko batzuk. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizolaren ibilbide profesionalean lankide izan dituenetariko batzuk. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola, bere azken partida jokatzeko bidean. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola, bere azken partida jokatzeko bidean. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Jon Ormazabal

Gertukoen babesean eta goizuetar erara igo da Aimar Olaizola pilotaren Olinpora

Bestela ezin eta ezker gantxo batekin amaitu du 23 urteko ibilbidea, Imazek lagunduta, Jaka eta Aretxabaletari 22-14 irabazita.

Aimar Olaizola bere agurreko ekitaldia gertutik jarraitzen. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)
Aimar Olaizola bere agurreko ekitaldia gertutik jarraitzen. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Aspalditik zuen egina Aimar Olaizolak pilotaren Olinporako bidea; 1321 partida, lehen mailako 14 txapel lortu eta 26 final jokatuta, horretarako merituak soberan eginak zituen, baina azken pauso hori etxekoen, gertukoenen, herritarren babesean eman nahi izan du eta berotasunik ez zaio falta izan bere azken partidan. Goizuetan eta maila ona emanda utzi nahi zuen Olaizola II.ak horrenbeste eman dion pilota eta bi amets horiek erabat bete ahal izan ditu, festa betea izan da duela 42 urte jaio zen herrian eta kantxan ere, bere ezker gantxo zoragarri horri distira ateraz kendu du, betirako, gerrikoa, Ander Imazek lagunduta, 22-14 gailenduta Jaka eta Aretxabaletaren aurrean. Bestela ezin eta ezker gantxo dotore batek eman dio amaiera bere ibilbide oparoari, 800 lagun zutik zituela.

Aurretik ere izan da ezustekorik, esaterako bere azken partida hasi aurretik ahots bakarrera abestutako "zorionak zuri" abestia, baina 1321. partida amaitutakoan hasi da denek horrenbeste esperotako omenaldia. Umore Ona pilota eskolako umeek egindako pasillotik itzuli da Aimar kantxa erdira, Nafarroako bandera eta ikurrinak lagunduta.

Herriko abesbatzak eta dantza taldeak eskainitako aurreskua izan da ekitaldiari hasiera eman diona. Orain arte Euskal Herriko pilotalekuetan ikusitakoaren ostean, aurreskua aurreikusi bazitekeen, Malerrekako joaldunek –tartean Unai Apeztegia zela– eman diote bertako kutsua festari. Goizuetako ihauterietako zahagi dantzek hartu dute erreleboa, inoiz Aimar berak ere dantzatutakoak eta gaur ere makila astindu behar izan du, pilotan erosoago sentitu arren. 

Jarraian heldu dira halakoetan ohikoak diren oroigarriak. Nafarroako Pilota Federazioak euskal makila eskaini dio, Baikoren izenean, Karlos Arguiñanok, bere argazkia zuen koadroa, Amets eta Maren Aimarren ilobek,  lehengusuen argazki eder bat eman diote eta Josetxo eta Fermin, bere jarraitzailerik fidelenek, ere ez dute atzean geratu nahi izan. Kuadrillaren oroigarria emateko Jon Apezetxea eta Aitor irten dira kantxara, tamalez orin gutxi zendu zen Josu Apezetxeak ez duelako bertan egoterik izan. Oparirik ez du falta izan, Umore Ona elkartekoek karikatura eta amantala eman baitizkiote eta amaitzeko Unai Miranda, Goizuetako alkateak, eman dio azken oroigarria. 

Gehiegi ez luzatzera, azken hau izan da denen sentimenduei hitzak jarri dizkiona eta bere ibilbidea eta Goizueta mapan jarri izana eskertu dio, baita azken partida hau herrian jokatu nahi izana.

Berari egindako abesti batek eta bere argazkiekin, –pilotaz parte parranda ere egindakoa da gezurra eman arren– eta Benito Lertxundiren abesti batekin egindako bideo batekin saiatu dira antolatzaileak malko bat isurarazten, baina gaurkoan ere ez du «konpostura» galdu. Gontzal Mendibilen doinuek lagunduta Olaia emaztea eta lau seme alabak ere irten dira kantxara eta protagonistaren hitzek eman diote agurra omenaldiari. Bertan, esker hitzak izan dira nagusi eta eskaintza berezi bat izan du Goizuetako herriarentzat eta orain gutxi zendu den Josu Apezetxea lagun minarentzat.

Bertan egoteko aukera galdu nahi izan ez dutenak egungo Baikoko kideak izan dira, Goizuetan izan dira jokatu dutenez gain Urrutikoetxea, Mariezkurrena, Albisu, Artola, Alberdi, Peña, Eskiroz... eta  baita garai bateko Koka, Otxandorena, Oier Mendizabal, Unanue eta Roberto Garcia Ariño kideak ere. Eta nola ez, betirako bere ibilbideari lotuta egongo den Juan Martinez de Irujok ere ezin izan du falta izan festa osoa izan zedin.

Egun osoko festa

Festa, ordea, egun osokoa izan da eta berandura arte luzatuko da. Goizuetan lehen ordutik hautsi da bertan ohikoa den normaltasuna. Gaurkoa ez zen ohiko egun bat, askorentzat mapan jarri dituen pilotariaren agurra zen gaurkoa eta inguruko jatetxe eta ostatuetan errutik nabari zen inork ez zuela, bere erara, jaia galdu nahi izan. Izan ere, Aimarren agurrari beste pena bat gehitu zaio goizuetar askoren bihotzean, frontoian egon ezinarena.

Kontua da, egundoko auzolanari esker eskolako pilotalekua atondu eta ia 800 lagunentzako lekua prestatu arren, bat baina gehiago izan da partida telebistaz jarraitu behar izan duena. Antolakuntzatik emandako datuen arabera, 795 sarrerak honela banatu dira; 365 Aimar Olaizolaren gertukoentzat, beste 335 Goizuetako bizilagunentzat, 60 Baikoren gonbidatuentzat eta beste 30 herriko Umore Ona klubeko pilotarientzat, haria ez etetea funtsezkoa baita, gerora ere, halako beste jai asko izan daitezen.