![Erakusketa urtarrilaren 29ra arte egongo da ikusgai. (DONOSTIA KULTURA)](/media/asset_publics/resources/000/850/131/article_main_landscape/komiki1.jpg)
Donostiako Okendo Kultur Etxeak Literaktum letren jaialdiaren baitan antolatutako ‘Artea komikigintzan’ erakusketa hartuko du urtarrilaren 29ra arte. Honek 200 obra baino gehiago biltzen ditu, mundu mailako margolaritzako obra handiak bertsionatzen dituztenak. Izan ere, 70 ilustratzaile eta komikilariek sortutako interpretazioak ikusi daitezke.
«Jakina da pop artearen margolari handiek lotura handia dutela komikiaren ikonografiarekiko, baina kontrako bidea ez da hainbeste aztertu, eta ezusteko handiak gordetzen ditu», esan dute erakusketaren aurkezpenean.
Erakusketan ikusi daiteke nola inspiratzen den «bederatzigarren artea deritzona» margolari handien maisulanetan, eta nola omentzen dituen bineta eta ilustrazioetan. Kasu batzuetan marrazkilariak obrak oso modu fidagarrian birsortzen ditu pinturak.
Beste batzuetan, koadro baten konposizioa imitatzen du, edo bere sorkuntzako pertsonaiekin ordezkatzen ditu figurak. Erreferentzia estilistikoak ere badaude: pintore jakin baten margotzeko teknika, kolore bereizgarriak edota argiaren erabilera kopiatzen dira.
Komikia museoetara
Komikiaren eta arte-zentroen arteko harremana indartu egin da azken urteetan. Izan ere, Louvre museoak 2005ean komiki bilduma bat sortu zuen, museoa eta bere funtsak historiaren protagonistatzat zitzuena.
Horren ostean, beste museo batzuek komikiak ematen dituen aukerak ikusten hasi ziren. Hala, Orsay museoak bere komiki sorta propioa sortu zuen 2014an. Ondoren beste zentro batzuk hasi ziren komikiak editatzen. Hala, Telefonica Fundazioak ‘Paco Roca: Dibujante ambulante’ erakusketa programatu zuen Madrilen, eta gero Estatuko beste hirietara zabaldu zuen.
Telefonica Fundazioa komikiak zuen indarraz jabetu zen eta orain bera da Donostiara ekarri duten erakusketaren sustatzailea. Horren baitan ikusi ditzaztegu obra hauen interpretazioa, beste askoren artean: Pablo Picassoren ‘Margolaria lanean’, Antoni Tapiesen ‘Mihiztadura eta grafitia’, Rene Magritteren ‘Goi-mailako gizartea’, Maria Blancharden ‘Konposizio kubista’, Roberto Mattaren ‘Morfologia psikologikoa’, Juan Grisen ‘Edalontziak, egunkaria eta ardo-botila’, edo Paul Delvauxen ‘Deia’.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Lobo_mikel_lejarza](/media/asset_publics/resources/000/520/878/article_thumb_horizontal/LOBO_Mikel_Lejarza.jpg)
Epaitegira iritsi da Josu Mujikaren kasua: ‘El Lobo’ poliziaren aurkako kereila aurkeztu dute
![Lab](/media/asset_publics/resources/001/139/607/article_thumb_horizontal/LAB.jpg)