PSV Eindhoven eta Realaren zaletuen artean bart istiluak izan zirela Donostian jakinarazi dute Lakuako Gobernuko Segurtasun saileko iturriek. Azaldu dutenez, bi taldeetako zaletuek elkarri eraso egin zioten Bulebarrean atzo 20.30ak aldera. Beti iturri hauean arabera, elkarri objektuak jaurti zizkioten bi taldeetako zaletuek.
Realeko zaletuek sare sozialetan salatu dutenez, Herbereheetatik Donostiara joandako PSV Eindhoven taldearen zaletuak izan ziren istiluak hasi zituztenak. Azaldu dutenez, bengalak jaurti zituzten eta liskarrak eragin zituzten. Honekin batera, Bulebar inguruko tabernetan kalteak egin zituzten. 22.30ak aldera, Ertzaintzak Herbereheetatik etorritako zaletu bat atxilotu zuen ustez istiluak eragiteagatik eta poliziei erasotzeagatik.
O jogo é só amanhã, mas os hooligans do PSV já estão na Espanha atrás dos hooligans da Real Sociedad. pic.twitter.com/w4PldpTeT9
— Ritmo de Torcida (@ritmodetorcida) December 9, 2021
Realak eta PSV Eindhovenek gaur iluntzean jokatuko dute Anoeta estadioan Europa League delakoaren partida. Bi taldeentzat berebiziko garrantzia du partida honek txapelketa honetan jarraitzea jokoan baitute. Realerantzat ezinbestekoa da garaipena lortzea Europa League txapelketaren hurrengo txandan jokatu ahal izateko.