
Bakegileek jakitera eman dutenez Jakes Esnal presoak 71 urte beteko dituen egunean, elkarretaratzea antolatu dute presoaren sorterrian, Donibane Lohizunen. Mobilizazioa heldu den larunbatean, 12.00tan, iraganen da Louis XIV plazan.
Kartzelaldiaren 31. urtean sartu den presoaren askatasuna beste behin ere eskatzeko balio nahi dute bere urtebetetze kari antolaturiko mobilizazioa.
Oroitzearren 1990. urtean atzeman zituzten Jakes Esnal, Ion Kepa eta Unai Parot, eta Frederic «Xistor» Haranburu. Azken hau iaz baldintzapeko askatasunean libre atera zen Lannemezango espetxetik. Izan ere, gainerako hirurek espetxean dituzte oraindik.
Hain zuzen ere "Le temps presse. Ion, Jakes, Unai gurekin" izanen da urtarrilaren 8an Baionan antolaturiko martxara joanen diren herritarrek haizeratuko duten mezu nagusia.
Bake Bidea elkarteak eta bakegileek hitzordu hori prestatzeko goiz lanaldia antolatu zuten, abenduaren 5ean, Hiriburun.
40 bat eragile bertaratu ziren La Perle gelan antolaturiko bilerara.
Hiriburuko bilkura amaitu ostean agerraldi jendetsua egin zuten, heldu den urtarrilaren 8an Baionan antolaturiko manifestazioa «indar erakustaldia izan dadila» eskatzeko. Geroztik herriz herri eta eskualdez eskualde tokiko ekimenak martxan eman dituzte Baionako martxari hauspoa emateko.
Ekintza indartsuagoak plantan emateko ordua
Urtarrilaren 8an, 15.00tan, Baionako hiru tokietatik -Lauga kiroldegitik, tren geltokitik eta Euskaldunen plazatik- abiatuko da presoen egoerari behingoz irtenbide emateko «ekintza indartsuagoz» osaturiko fase berri batendako abiapuntu izan nahi duen martxa.
Parisek preso eta iheslarien auziari «ez diola inolako konponbiderik atzeman» salatu zuten, Hiriburuko agerraldian Anaiz Funosas eta Jean-Daniel Elichiry bakegileek.
Biek ala biek nabarmendu zutenez, inoiz baino gehiago herritarren indarra beharrezkoa izanen da «ekintza indartsuagoak, determinatuagoak» plantan ematea aurreikusten duen fase berriari hauspoa emateko.
Dinamika berriari lotu nahi duen orok «aktiboki izen emateko parada izanen duela» urtarrilaren 8an Baionan eginen den manifestazioaren denboran iragarri zuten.

Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

La alcaldesa de Castejón, de UPN, prohíbe usar el carbunclo pomelado tras vincularlo con ETA

Polígono de Tiro de Bardenas, «medioambientalmente sostenible» según el Ejército español

El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria
