![Iazko abenduaren 14an Ertzaintza Donostiako Alde Zaharrean gazte bat atxilotzen.](/media/asset_publics/resources/000/860/888/article_main_landscape/MANI.jpg)
Donostiako gazte baten aurka lau urteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak desordena publikoa eta agintarien aurkako atentatua delituak leporatuta, iazko abendu eta 2021eko urtarrilean izan ziren istiluen harira. Egun horietan hamasei gazte atxilotu zituen Ertzaintzak, tartean lau urteko kartzelaldia eskatzen dioten gaztea.
Espetxe eskakizunarekiko erantzun gisa, Parte Zaharra Aske plataformak manifestazioa deitu du datorren astelehenerako, urtarrilaren 3rako, arratsaldeko 19.00etan Donostiako Konstituzio plazan. Elkarretaratzearen xedea datozen hilabeteetan epaitua izango den gazte horrri babes juridiko, politiko eta ekonomikoa helaraztea izango da.
Auzipetuari leporatzen zaizkion gertaerak joan den urteko abenduaren 14an jazo ziren Donostiako Alde Zaharrean ‘Auzoak Defendatu, Errepresiorik EZ’ lelopean deitutako manifestazioaren ondotik. Mobilizazioa amaitu ostean, Ertzaintzak oldartu egin zen eta istiluak izan ziren.
Parte Zaharra Askek salatu du abendu eta urtarrileko egun horietan hamasei lagun atxilotzeaz gain beste «asko kolpatu» eta «hamarnaka» lagun identifikatu zituela Ertzaintzak. Orain auzipetutako gaztea «modu guztiz arbitrarioan» atxilotu zutela nabarmendu du. «Ez zen inolako liskarretan parte hartzen ari eta istiluak ematen ari ziren gunetik, Narrika kaletik, kanpo zegoen Boulebarrean», azaldu du plataformak. Baieztapen hori sostengatzeko, Twitter bidez zabaldutako bideo bat erabili du Parte Zaharra Askek.
(4/6) ATXILOKETAREN UNEA:
— Parte Zaharra ASKE (@pz_aske) December 29, 2021
Irudietan ageri den moduan, 4 URTEKO ESPETXE ZIGOR ESKAERAREKIN EPAITUA IZANGO DEN GAZTEA ez zen inolako liskarretan parte hartzen ari eta istiluak ematen ari ziren gunetik (Narrika kaletik) kanpo zegoen Boulebardean.#Absoluzioa#MuntaiPolizialikEZ pic.twitter.com/MBq2K7u3bF
Horretaz gain, gertatutakoa «muntaia poliziala» dela gaitzetsi du plataformak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)