![PCR frogak egiteko gunea Tuteran.](/media/asset_publics/resources/000/865/040/article_main_landscape/pcr-nafarroa.jpg)
Nafarroako Osasun Departamentua, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialaren Departamentuarekin batera, gaur eguerdian bildu da Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluarekin, eta erabaki dute covid-19ak eragindako laneko baja guztiak osasun sistema publikoaren proba diagnostiko baten bidez egiaztatuko dituztela.
Datorren asteartetik, urtarrilaren 19tik aurrera hasiko dira protokolo hau erabiltzen. Farmaziako autotest batean positibo eman duten pertsonek, oraingoz, egoera horren berri eman beharko diote osasun sistemari, antigenosfarmacia@navarra.es helbidearen bidez.
Laneko baja behar izanez gero, osasun sistemak beharrezko datu guztiak eskatuko dizkio pertsona horri, eta hitzordua emango dio, «ahalik eta lasterren», osasun sareko punturen batean. Horrela, osasun sistemako langileek gainbegiratutako proba diagnostiko batekin egiaztatuko da positiboa eta pertsona horrek baja hartu ahal izango du.
Nafarroako Osasun Departamentuak azaldu duenez, helburua «osasun sistema eta ingurune sozioekonomikoa kargatzen duten prozesuak arintzea» da.
Gobernuaren ordezkariek gai horiek azaldu dizkiete Nafarroako gizarte eta lan arloko eragileei, eta horiek haien ikuspuntuak azaldu dituzte.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)