![Osoko bilkura egin bitartean Usansolo herria dela aldarrikatu dute Galdakaoko udaletxearen aurrean.](/media/asset_publics/resources/000/868/815/article_main_landscape/usansolo.jpg)
Osoko bilkura egin dute ostegun arratsalde honetan Galdakaon eta bertan Usansoloren desanexio prozesua ahalbidetzeko beste urrats bat egin dute: herri galdeketa egitea onartu dute eta, horrekin batera, bereizketak eragingo lituzkeen ondorioak aztertzen dituen Udalaren Batzorde Mistoak egin zuen memoriari ere onespena eman diote.
Udal Gobernua osatzen duten EH Bildu, Usansolo Herria, Auzoak eta Podemos-Equoren hamabi ordezkarien botoekin onartu da bi puntu horiek; PSEk eta adiskripziorik ez duen zinegotziak aurka bozkatu dute (hiru boto) eta EAJren sei ordezkariak abstenitu egin dira.
Honekin, Galdakaoko Udalak bukatutzat eman du Usansoloren desanexio prozesuaren tramitazioa eta hemendik aurrera Bizkaiko Aldundiaren esku geratuko da. Memoria jasotzen duen txostena Aldundiari igorriko dio Udalak eta Diputazioaren zerbitzu juridikoek txosten proposamen bat egin beharko dute; gero Batzar Nagusietara igorriko dute eta haiek izango dute azken hitza. Erakunde horrek txosten hori onartu edo atzera bota dezake, baina Usansolo Herria taldeko zinegotziek onartzea espero dute. Hala gertatuz gero, Usansoloren desanexio prozesua ekainean bukatuko litzateke.
Osoko bilkurak onartu duen herri galdeketa martxoaren amaieran egingo dute, 20an edo 27an, baina oraindik data zehaztu gabe dago. Kontsulta ez da loteslea izango, baina Udal Gobernuak herritarren iritzia jakin nahi du eta haien onarpenik gabe desanexioa ez dutela gauzatuko adierazi du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)