![HE Gurasoak plataformaren elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuaren aurrean.](/media/asset_publics/resources/000/870/318/article_main_landscape/EuropaPress_4229795_imagen_concentracion.jpg)
Datorren ikasturtean nabarmen jaitsiko da euskarazko murgiltze ereduaren eskaintza Iruñeko haur eskoletan. Erabakia oraindik ez da behin betikoa, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak duelako azken hitza. Hala, HE Gurasoak plataformak elkarretaratzea egin du asteazken honetan Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
‘Haur eskoletan hezi, bizi eta lan’ lelopean, ehun bat pertsonak erabilitako pixoihalak plastikozko poltsetan utzi dituzte Parlamentuaren aurrean, Iruñeko Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren erabakien aurka protesta egiteko.
Nafarroako Gobernuak zuzenean kudeatzen dituen haur eskoletan, «proportzioan, Iruñeko Udalak eskaintzen dituenak baino euskara plaza gutxiago dituzte, eta, gainera, ez dute euskarazko murgiltzerik eskaintzen», azaldu du Aitziber Garmendiak hedabideen aurrean.
«Hori gutxi balitz, orain arte oniritzia eman dio Iruñeko Udalak haur eskolak banatzeko proposamenari», gaineratu du.
Plataformatik deitoratu dute Nafarroako Gobernuarentzat gazteleraz murgiltzea «zilegi» izatea, baina «ez euskaraz, horrek bereizi egiten baitu, antza». «Gaztelaniazko 10 murgiltze-eredu dauden bitartean, bakarra dago euskaraz», gehitu du Garmediak.
Plataformak «mespretxu hori ez onartzeko» eskatu die talde parlamentarioei eta nafar Gobernuari. Iruñeko lau barrutietan euskarazko murgiltze eredu bana eskatu dute, eta Lezkairuko eta Mendebaldeko haur eskola berriak euskarazko murgiltze ereduan izatea.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)