Miguel Angel Quejigo entrenatzailea kendu –baita bigarren entrenatzaile Mikel Ondarre gasteiztarra ere– eta Carlos Santiso Rayo Vallecano zuzentzera itzuli da. Itzulera honek sekulako zalaparta piztu du, duela lau urte egin zuen audio bat filtratu baita. Talde teknikoaren dinamika hobetzeko «neska bat hartu behar dugu, adin nagusikoa arazoetan ez sartzeko, eta biolatzea» iradokitzen zuen bertan, «begira Arandinakoak, igotzeko borrokan sartu ziren».
Arandina futbol taldeko adibidea aipatzen du eta kontuan hartu behar da 2017an adin txikiko neska bati sexu jazarpena egiteagatik akusatuak izan zirela hiru jokalari.
Santisoren adierazpen hauek 2018koak dira, berak onartu legez –Rayon zegoenekoa, bost urte eman zituen klubean, aulki ezberdinetan–, baina iazko azaroan hasi zen bolo-bolo hedatzen sare sozialen bitartez. Orduan, Madrilgo 12 urtez azpiko selekzioaren entrenatzaile zen eta dimisioa aurkeztu behar izan zuen.
Duela astebete eskas, Rayo Vallecano taldearen gidaritza hartu du berriro ere –2019tik 2021era ere egon zen–, emaitza txarrak tarteko Miguel Angel Quejigo kargugabetu ostean. Eta orduan, Mundo Deportivo hedabideak eman du argitara audio horretan adierazitakoa.
Pasa den asteburuan, Athleticen aurka zuzendu zuen bere lehendabiziko neurketa eta Iraia Iturregi teknikari bizkaitarrak indarkeria matxistaren aurkako pin bat jantzi zuen. Ainhoa Tirapu atezainen entrenatzaileak hori goraipatu eta sare sozialetan zintzilikatu zuen, Santisoren fitxaketa gaitzetsi asmoz. Lezamako harmailetan ere Santisoren aurkako pankarta zabaldu zuten zaleek.
Lezama, Athletic 2-Rayo 1 #Simbología #ClubDeFansIraiaIturregi pic.twitter.com/SM47r0hflp
— Ainhoa Tirapu (@AinhoaTirapu) January 30, 2022
Los aficionados en Lezama aprovechan el descanso para recordar que tampoco quieren a Santiso en el banquillo del Rayo Vallecano.
— Matagigantes.NET (@matagigantesNET) January 30, 2022
( @iker__iglesias ) pic.twitter.com/4UC2kCkWrh
Santisoren izendapena jakin bezain laster, Rayo Vallecanoko hainbat zale taldek pankarta erraldoi bat zintzilikatu zuen klubeko kirol instalazioetan. Honekin batera, komunikatu batean adierazi zuten, duela urte batzuk «nazi baten fitxaketaren aurka agertu ziren bezala, orain matxista gizagaldu baten fitxaketaren aurrean gure aurkakotasuna agertzen dugu».
Pedimos a la directiva del Rayo Vallecano que rectifique su disparatada decisión de contratar a un entrenador cuyo pensamiento está en el polo opuesto de lo que representan nuestros valores.
— FED. PEÑAS RAYO VALLECANO (@rayovallecanofp) January 29, 2022
Basta ya de ensuciar nuestra Franja con este tipo de decisiones. pic.twitter.com/jX9t62eiqT
Rayoko jokalariek ere, AFE sindikatuaren bitartez, ohar bat argitaratu zuten Santisoren hitzak salatuz. Nolanahi ere, sektore batzuetan ez da gustatu bertan adierazitakoa, «hitzok ekintza izan balira», orduan bai «zalantzarik gabe salatuko zuketela» adierazten baita.
Comunicado de la plantilla del @RayoFemenino en el que no se comunicada nada. https://t.co/XwtIvzbEkD
— Matagigantes.NET (@matagigantesNET) February 1, 2022
Futpro sindikatua, bestalde, Santiso Rayoko entrenatzaile izatea eragozten duen «neurri eraginkorretan lanean» dabil.
Santisoren barkamena «broma matxistaren» aurrean
Rayok, bestalde, entrenatzailea defendatu du eta beraz, karguan jarraituko du. Carlos Santisok astearte gauean barkamena eskatu zuen komunikatu baten bitartez, «duela lau urte txat pribatu batean eginiko adierazpena barkaezina den broma matxista» izan zelako. «Erabat damutzen dela» ziurtatu zuen eta klubari eskerrak eman zion, audio hauek entzun ostean beste aukera bat emateagatik. «Iritzi publikoari» ere berdina eskatzen dio.
Komunikatu honen ostean, are gehiago azaleratu dira futbolarien gaitzespen mezuak. Esaterako, Aintzane Encinas entrenatzaile eta Realeko jokalari ohiak «futbolerako edozeinek balio ez duela» adierazi zuen. Mai Garde Osasunako kapitaina ere bide beretik mintzatu zen.
✖️NO al silencio de las jugadoras
— Aintzane Encinas (@AintzaneEncinas) February 1, 2022
✖️NO a la violencia machista
✖️NO a acatar órdenes
✖️NO a las faltas de respeto
✖️NO a denigrar a las futbolistas
✖️NO a imponer y dictar
Para el fútbol NO vale cualquiera.
Más alto sí, más claro es imposible.
— Mai Garde (@maigarde) February 1, 2022
Todo mi apoyo a las jugadoras del @RayoFemenino ✊ https://t.co/Bzvv6cYVOR
Estatu espainoleko Kirol Kontseilu Goreneko presidente Jose Manuel Francori ere «ulergaitza» iruditzen zaio Carlos Santisoren izendapena, egin zituen adierazpenak «beldurgarriak» izan zirela iritzita.
No puedo entender por qué, en el @RayoVallecano, se produce una contratación que sonroja y que es lo último que merecen nuestras mujeres futbolistas.
— José Manuel Franco (@conJoseMFranco) February 1, 2022
Las declaraciones de Santiso son nauseabundas, indignas y terroríficas.
A vuestro lado, @RayoFemenino.https://t.co/lXk901EZMb
Auzi honen barruan, Rayo Vallecanoko jokalariak «ixilduak» izan direla ere adierazi du Radio Marca irratiak.
NOTICIA @RadioMARCA
— Radio MARCA (@RadioMARCA) February 1, 2022
✖️ Raúl Martín Presa ha prohibido hablar públicamente a cualquier integrante del @RayoFemenino tras las grandes dificultades por las que pasa.
https://t.co/ilgsizI4uT pic.twitter.com/ASCjMg7UjF
Talde madrildarra sailkapenean azkena da sei punturekin baina emaitzen aldetik ez ezik, baliabide eskasiagatik ere oso gogorra izaten ari da denboraldia. Mediku, fisioterapeuta eta delegatu gabe jokatzen dute, Gizarte Segurantzan alta eman gabe hasi zuten denboraldia –jokalariak kexatu ostean eman zen urratsa, denboraldi-aurrea bukatzean–, ez daukate bidaietako plangintzarik eta zenbait hilabetez jokalarien etxeko alokairua ordaintzeari utzi zion klubak...