Karmele Aierbe ataundarra, ezker abertzaleko kide historikoa eta euskaltzalea, hil egin da, gaixotasun luze baten ondorioz.
Ataungo alkateak eman du berria sare sozialetan eta «euskaltzale eta borrokalari nekaezin» gisa definitu du.
Karmele Aierbe Muxika hil da. Euskaltzale eta borrokalari nekaezina. Eskerrik asko herri honi emandako guztiagatik. Arina bekizu lurra! pic.twitter.com/rTyYppYM8E
— Martin Aramendi (@naparrene) February 15, 2022
Aierbe 1951n jaio zen Ataunen. Ogibidez irakaslea zen baina gaztetatik bere miltantzia politikoarekin uztartu zuen ibilbidea. Herri Batasunako militantea, 1998an Mahai Nazionaleko kide aukeratu zuten. Behin baino gehiagotan atxilotu zuten, eta torturak pairatu zituen. Azken aldiz 2007ko urrian atxilotu zuten, Segurako operazioan, eta auzipetu egin zuten beste 35 lagunekin batera.
Bere herriko zinegotzi ere izan zen, eta euskalgintzan ere murgildu zen gaztetatik. EHE erakundeko koordinatzaile izan zen 80ko hamarkadaren bukaeran eta lan handia egin zuen euskararen alde, baita UEMAn ere.
Aierbe gaixo zegoen aspalditik eta 2019ko otsailean omenaldia eskaini zioten Ataunen. Goierriko hainbat udalerritako alkate eta hautetsiak bildu ziren orduan, EH Bilduk deitutako ekitaldian eta Arnaldo Otegi koordinatzailea ere bertan izan zen. Bere ibilbide oparo eta aberatsa goraipatu zuten.
Bi urte beranduago, iazko ekainean, UEMAk ere omenaldia egin zion Amasa-Villabonan, urteko batzar nagusian; euskararen alde egin zuen lana eskertu nahi izan zioten horrela. Aierbek ezin izan zuen ekitaldira joan, baina lore sorta bat bidali zioten alkatearen bidez.
Sare sozialetan oihartzun handia izan du bere heriotzak; guztiek bere konpromisoa nabarmendu dute.
Sortuk eskerrak eman dizkio, «herria egiteagatik», eta Arnaldo Otegik ere bere nortasuna nabarmendu du.
Karmele Aierbe ezker abertzaleko militantea eta euskaltzalea zendu da gaur. Lurrak goxo har zaitzala, Karmele.
— SORTU #LehenikHerria #PrimeroLaGente (@sortuEH) February 15, 2022
Eskerrik asko herria egiteagatik. pic.twitter.com/0Jn4cQZMIC
Karmele Aierbe joan zaigu. Emakume abertzale, euskaltzale eta ezkerrekoa. Beti irrifar batekin eta maitasunez hartu nauena. Beti leiala. Ohore handia izan da berarekin ibilbidearen zati bat partekatzea.
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) February 15, 2022
Besarkada handi bat senideei eta lagunei. pic.twitter.com/xIizF7U474
Euskalgintzaren alorretik, UEMAK erakunde horri egindako ekarpena gogoratu du eta Kontseiluak ere eskerrak eman dizkio
Pasa den maiatzean bete zituen UEMAk 30 urte. Ezinbestean, Karmele Aierbek euskarari eta UEMAri egindako ekarpena gogoratu eta eskertu genuen. Adiorik ez, Karmele #KarmeleAierbe pic.twitter.com/oP1KJjQxsQ
— UEMA (@uema_eus) February 15, 2022
Euskaltzale eta Kontseiluaren bidelagun, mila esker guztiagatik. Ez zaitugu ahaztuko, #KarmeleAierbe. https://t.co/blQ3NxIEQu
— Euskalgintzaren Kontseilua (@kontseilua) February 15, 2022
Karmelo Landa Mahai Nazionalean kide izan zuenak ere gogoan izan du.
Karmele Aierbe laguna, borrokakidea, emakume argia hil berri da, gaixotasun latzaren aurkako azken borroka luzearen ondoren. Gugan betirako, Karmele pic.twitter.com/kuuaHhbVWI
— karmelo landa (@karmelolanda) February 15, 2022
Olaso Dorrea Fundazioak ere agurtu du ataundarra.
Karmele Aierbe ataundar euskaltzale eta abertzale finak utzi gaitu. “Izar berri bat piztutzera doa Euskal Herriko zeru gainean”. Egun handirarte Karmele! pic.twitter.com/8bNgBN9JUS
— Olaso Dorrea Fundazioa (@DorreaOlaso) February 15, 2022
Euskaltzalea, abertzalea, ezkertiarra. Emakume konprometitua izan da Karmele Aierbe.
— Nekane Zinkunegi Barandiaran (@NekaneZinkunegi) February 15, 2022
2019ko udal bozen testuinguruan, Goierriko alkategaiak aurkezteko Ataungo ekitaldian gure artean egon zen, ahal zuen eran.
Doluminak gertukoei. pic.twitter.com/uaGERSzHeh