![Liher taldea izango da protagonistetako bat. (Andoni CANELLADA/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/846/643/article_main_landscape/liher.jpg)
2020ko martxoaren 14an ezarritako alarma egoerak bertan behera utzi zuen egun horretan bertan egitekoa zen Uharteko 13. gazte eguna. Bi urte beranduago ordea herriko gazteek jai eguna berreskuratu eta martxoaren 4 eta 5ean egitarau oparoa antolatu dute.
Uharteko Gazteok Berpizten! ekimenak jakinarazi duenez, prestaketak puntu puntuan dituzte «jaia eta aldarrikapena uztartu nahi dituen egitaraua aurrera ateratzeko». Bere aurreko hamabi edizioen bidetik, «gazte antolakuntzatik Uharteko egoera sozialagatik lan egin eta gure herriaren etorkizunarekin konprometitzea aukera eraginkorra dela erakutsi nahi du jaiegun honek».
Martxoaren 4ean, 19.00etan, ekingo diote egitarauari ‘Mundua eraldatuz gozatzeko’ errezeta liburuaren aurkezpenarekin. Joseba Alvarez gonbidatu dute horretarako, baita Itoizko urtegiaren inguruan garatu zen ekimenetan parte hartu zuten pertsonak ere.
Larunbata berriz goizean goiz abiatuko dute 9.00etan, kaleak soinuz betez, eta hamarretakoaren ondoren 11.00etan kalejira bat egingo dute gazteek joaldun, erraldoi eta trikitilarien konpainian herria alaitu eta San Juan plazan Euskararen aldeko mural margoketa batekin amaitzeko, 12.00etan. Bertan umeentzako aurpegi margoketa tailerra ere izango da.
14.00etan izango da herri bazkaria San Juan plazako Toki Alai pilotalekuan. Bazkalostean aurreko gazte egunetako momentu gogoangarrienen bideo proiekzioa eta Oier eta Oihan bakarlariak izango dituzte ikusgai. Arratsaldean Elektropikala elektrotxarangak dantzan jarriko ditu Uharteko kaleak 18:00etatik aurrera.
22.00etan kontzertuek hartuko dute protagonismoa. Larrutan, Liher, Baizera eta DJ Pezon igoko dira eszenatokira. «Antolakuntzak ez du jai eguna oztopatu eta bertaratuko den jendea kaltetuko duen portaerarik onartuko eta erasotzaileak jai gunetik kanporatuak izango dira», adierazi dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)