![Epeleko zabortegia Debagoienan (Google Maps)](/media/asset_publics/resources/000/683/395/article_main_landscape/EPELE.png)
Debagoieneko Mankomunitateak 2018tik itxita egon den Bergarako Epele zabortegia irekitzea erabaki du, Lakuarekin akordio bat lortu ostean.
Astearte honetan ohar batean jakitera eman duenez, zabortegiaren kudeaketak Mankomunitatearen eskumena izaten jarraituko du, eta edukiera egungo bera izango da. «Hau da, duela gutxira arte bezala, Epelera hondakin industrial ez arriskutsuak eramango dira», azaldu du Mankomunitateak.
Epele berriro martxan jarri ahal izateko ezinbestekoak diren egokitzapen lanak egiteko Debagoienako Mankomunitateak Lakuako Gobernuaren 2 milioi euroko dirulaguntza lortu du. «Beraz, beharrezko egokitzapenak egin eta gero, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-hondakin geldoen arazoari, aldi baterako irtenbidea emango zaio», agertu du.
Zaldibarko hondamendiaren eragina
Epeleko historiaren berri eman du Debagoieneko administrazioak oharrean. Gogora ekarri duenez, zabortegia 1993an ireki zuen Debagoieneko Mankomunitateak, eskualdeko hondakin industrial geldo ez arriskutsuak jasotzeko helburuarekin, industrian edo eraikuntzan sortutakoak.
Izaera publikoa du eta horrenbestez, negozioa egiteko inongo asmorik ez zuela azpimarratu du Mankomunitateak. «Urteak pasa ahala, egoera aldatuz joan da. Lakuako Jaurlaritzak Epeleri jartzen zizkion baldintza gero eta zorrotzagoen ondorioz eta zerbitzuaren kostuen gorakadaren aurrean, eskualdeko erabiltzaileak beste isurtegi batzuetara joaten hasi ziren».
Galera ekonomikoek zabortegiaren itxiera eragin zuten 2018an. Ez zen erabateko itxiera, ordea, gerora ere garbiguneetako zenbait hondakin hara bideratu baitziren. Mantenimendu-kostu handiek, azkenean, 2020an behin-betiko ixtea bultzatu zuten.
Zaldibarko hondamendiaren ostetik, baina, Lakuak interesa agertu zuen itxitako zabortegian. «Ordutik, hainbat bilera egin dira Debagoieneko Mankomunitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Bidea ez da erraza izan, baina akordioa lortu dugu: Epelek, ahal duen neurrian, zerbitzua emango die beharrean dauden EAEko hondakin industrial ez arriskutsuei, baina kuadeaketak publikoa izaten jarraituko du eta edukiera legeak adierazitakoa izango da», esplikatu du Debagoieneko Mankomunitateak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
El ‘número dos’ de la Ertzaintza insulta a una persona que grababa un arresto en Polonia
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)