![Gasteizen eguerdian egindako manifestazioa.](/media/asset_publics/resources/000/884/922/article_main_landscape/IA.jpg)
Ikasle Abertzaleak erakundeak ikasle greba deitu du ostegun honetan gaurko hezkuntza erreformak gelditzeko eskatzeko asmoz, eta horren ondorioz istiluak izan dira campus desberdinetan. Ertzaintzak hainbat pertsona eraman ditu atxilo Gasteizen, 34 Lakuako Segurtasun Sailaren arabera.
Gaur goizean hamarnaka gazte Gasteizko EHUren campusean izan dira protesta bultzatzen eta Lakuako Segurtasun Sailaren arabera «kalteak eragin dituzte». Iturri beraren arabera Donostiako campusean ere izan dira istiluak, baina «garrantzi gutxikoak» eta ez da atxiloketarik izan.
Ertzaintzak pertsona batzuk identifikatu dituela baieztatu du Farmazia eta Letretako fakultatean zein Elurreta aularioan.
Gazteek paretetan pintadak egin dituzte eta unibertsitateko pasabideetan aulkiak bota dituzte. Ibaetan piketeek errepidea moztu dute zabor edukiontziekin, Leioan informazioa banatu dute eta Iruñeko Iturraman pankartak zintzilikatu dituzte bengalekin arreta deituz.
Eguerdian, era berean, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egin dituzte, milaka lagun elkartuz.
M24| "¡No a las reformas de la educación!" oihu artean jarraitzen du mobilizazioa. pic.twitter.com/O9rgPw8iXM
— Iruñerriko Ikasle Abertzaleak (@IrunerrikoIA) March 24, 2022
EHUk gaitzetsi egin ditu «ikasleak ordezkatzen ez dituzten gertakari horiek», eta «ez dutela unibertsitate erakundea eta haren balio etiko eta akademikoak ulertzen» adierazi.
«Inork ez du eskubiderik unibertsitateko bizitza indarkeriaz nahasteko, ezta ondasun publikoak kaltetzeko ere, eta are gutxiago, unibertsitate komunitateko kideen osotasun fisikoa arriskuan jartzeko», gehitu du. Errektoretzak adierazi duenez, eragindako kalteak ebaluatzen ari dira dagokion salaketa jartzeko eta erantzukizunak eskatzeko.
Ikasle Abertzaleak-ek elkarretaratzeak antolatu ditu arratsaldean Euskal Herriko hiriburuetan eta zenbait udalerritan atxilotuei elkartasuna adierazteko. Gasteizen ehunka lagun bildu dira Andre Marai Zuriaren plazan.
Gaur 34 atxilotu izan ditugu Gasteizen, haiei elkartasuna adieraziz kontzerazioa burutu dugu Virgen Blancan.
— Gasteizko IA (@IAGasteiz) March 24, 2022
ATXILOTUAK ASKATU! pic.twitter.com/PwfnPi2Hhu
Segurtasun Sailetik iluntzean azaldu dutenez, atxilotu gehienak aske geratu dira karguekin eta gainerakoak hurrengo orduetan utziko dituzte aske.
Hezkuntza sistema aldatzeko mobilizazioak deitu ditu Ikamak, bestalde, hurrengo astearterako.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)