Joan zen astelehenean Bokaleko etxe batean izan zen sutea hilketa saiakera gisara ikertzen ari direla baieztatu du ostegun arratsalde honetan Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak.
Lau apartamentutan banaturiko 150 metro karratuko etxean gertaturiko sutearen ondorioz, orotara hamaika lagun zauritu ziren eta horietarik bat egoera larrian eraman behar izan zuten Bordeleko erietxera.
«Hilkera saiakera, molde arriskutsuak erabiliz eginiko kalteak eta nahitara eragindako zauriak», horiek lirateke sutearen arduradunari edo arduradunei egotziko litzaizkiekeen delituak, Bourrier prokuradoreak zehaztu duenez.
Oroitzearren, sutea trenbidearen gertu dagoen Maurice Pese izeneko karrikan gertatu zen gauerdi aldera.
60 bat suhiltzailek parte zuten sutea itzaltzeko dispositiboan. Hala eta guztiz ere, goizeko 7.00ak arte ezin izan zuten sutea amatatutzat eman.
Sutea gertatu eta biharamunean Francis Gonzalez Bokaleko auzapezak Mediabask hedabideari azaldu zionez, bertan bizi zen familia bat Baionako hotel batera eraman zuten eta gainerako bizilagunak senide edo lagunen etxeetan hartu zituzten.
Une horretan alkateak ezin izan zuen azalpen handirik eman sutearen arrazoiei buruz. Hala ere, zuhurtziaz hitz egin bazuen ere susmoak agertu zituen. Era berean «etxebizitza egoera onean zela» argitu zuen udal agintariak.
«Ez dakigu zein izan den sutearen jatorria nahiz eta zalantzak baditugu», adierazi zuen auzapezak. Polizia Zientifikoak ikerketa martxan eman zuela sutearen jatorria argitzeko gaineratu zuen Bokaleko auzapezak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)
Movilización contra la medalla a un memorial que olvida el 3 de Marzo y recuerda a Carrero
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)