Arkaitz Estiballes bertsotan Areatzan.
Arkaitz Estiballes bertsotan Areatzan. (@AEK_eus)
Egoitz, AEKko kidea, oroitu dute Igorren.
Egoitz, AEKko kidea, oroitu dute Igorren. (@AEK_eus)
Xixilik eta Peruk lekukoa eraman dute Lemoan, euren urtebetetzean.
Xixilik eta Peruk lekukoa eraman dute Lemoan, euren urtebetetzean. (@AEK_eus)
Joseba Kanporen familia, haren pausoak jarraitzen.
Joseba Kanporen familia, haren pausoak jarraitzen. (@AEK_eus)
Bedian aurreko belaunaldien txanda izan da.
Bedian aurreko belaunaldien txanda izan da. (@AEK_eus)
Trebiñurako bidea.
Trebiñurako bidean, gauean. (Endika PORTILLO | FOKU)
Argi geratu da Trebiñu euskalduna dela.
Argi geratu da Trebiñu euskalduna dela. (@AEK_eus)
Herri txikietako xarma, belaunaldiz belaunaldi.
Herri txikietako xarma, belaunaldiz belaunaldi. (Endika PORTILLO | FOKU)
Furgonetatik dagoen ikuspegia.
Furgonetatik dagoen ikuspegia. (Endika PORTILLO | FOKU)
Ongi etorri ederra Korrikari.
Ongi etorri ederra Korrikari. (Endika PORTILLO | FOKU)
Furgonetetako bat lekukoaren zai.
Furgonetetako bat lekukoaren zai. (Endika PORTILLO)
Langraitzetik irtetzen, egunsentian.
Langraitzetik irteten, egunsentian. (Endika PORTILLO | FOKU)
Izarrako jendea Korrika telebistan ikusten, zai dauden bitartean.
Izarrako jendea Korrika telebistan ikusten, zain zeuden bitartean. (@AEK_eus)
Izarrako Herri Eskolakoek lekukoa eramaten.
Izarrako Herri Eskolakoak lekukoa eramaten. (@AEK_eus)
Murgian kaleak betez.
Murgian kaleak beteta. (@AEK_eus)
Herri txikietan ere, euskaldunak handi!
Herri txikietan ere, euskaldunak handi! (@AEK_eus)
NAIZ

Araba zeharkatu eta Bilbora iritsiko da gaur Korrika

Korrikak aurrera jarraitzen du bere bidean eta Arabako zati bat igaro ondoren gaur Arratia, Txorierri eta Bilboren txanda izango da. 19:30ak aldera iritsiko da Bizkaiko hiriburura.

Langraitzen argitu du gaurkoan Korrikak.
Langraitzen argitu du gaurkoan Korrikak. (Endika PORTILLO | FOKU)

Gauean zehar Lizarra inguruan ibili ondoren, Araban sartu da Korrika asteazken honetan. Kanpeztu, Genevilla, Kabredo, Marañon, Bernedo... zeharkatu ondoren, Trebiñu eta Argantzondik igaro da euskararen aldeko lasterketa eguneko lehen orduetan.

Argantzonen ikastolako haur, guraso eta ikasleek hartu dute lekukoa eta Bernedoko kilometroan, aldiz, udalekuetako langileen eskuetan egin du aurrera.

 

 

Egunsentiak Langraitzen harrapatu du Korrika eta orduek aurrera egin ahala gero eta lagun gehiago batu dira lasterka egitera.

 

Araba atzean utzita, eguerdian sartu da Korrika Bizkaian. Eta Manex Agirreren bertso batek lagunduta egin du sarrera hori.

Iparralderako norantzan, Zeanuri, Areatza, Artea eta Igorretik pasatu da Korrika Arratia zeharkatuz.

Jarraian, Usansolo, Larrabetzu, Zamudio, Derio eta Erandio herriak igaroko ditu lasterketak, 19:30ak aldera Bilbora iritsi baino lehen.

Lau ordu emanen ditu bizkaitar hiriburuan gora eta behera, gauerdia baino minutu gutxi batzuk lehenago Barakaldora iritsi baino lehen, Ezkerraldeatik aurrera egin asmoz.