![Hilketa matxista bat gaitzesteko kontzentrazioa Iruñean.](/media/asset_publics/resources/000/890/876/article_main_landscape/indarkeria_matxista.jpg)
Gasteizko eta Iruñeko udaltzaingoek lau gizon atxilotu dituzte asteburu honetan beren bikotekideen aurka indarkeria matxista erabiltzea leporatuta. Zehazki, hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen eta laugarren bat Iruñean.
Lehen atxiloketa ostiraletik larunbaterako goizaldean izan zen, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoko Alfontso XI.a kalean. Paisanoz jantzitako patruila batek, 04.30ak aldera, kalean gazte batek bikotekideari egindako erasoa ikusi zuen. Erasoaren lekukoak izanda, 32 urteko gizona atxilotu zuten.
Hurrengo gauean, 01.00ak bueltan, 37 urteko gizon bat atzeman zuten San Martin auzoan. Atxilotuak, bere bikotea jipoitzeaz gain, zenbait objektu bota omen zituen erasoa gertatu zen etxebizitzako leihotik.
Gasteizko hirugarren atxiloketa igande honetako 18.00ak aldera izan zen Pilar auzoan. Gasteizko Udaltzaingoak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, emakume batek bere bikotekidea, 52 urteko gizona, salatu zuen indarkeria matxistagatik eta, ondorioz, gizona atxilotu egin zuten.
Giltzapetuta
Laugarren gizon bat atzeman dute asteburu honetan Iruñean bere bikotekidea, honen borondatearen aurka, hiriburu nafarreko lokal batean giltzapetu izana leporatuta. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat lekukok eman zuten gertatutakoaren berri, eta suhiltzaileen laguntza behar izan zuten atea ireki eta emakumea askatu ahal izateko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)