![Sindikatuek Bilbon ostiral honetan egin duten mobilizazioa.](/media/asset_publics/resources/000/893/392/article_main_landscape/sindikatuak-presoak.jpg)
13/13 sumarioa «irregulartasunez» gauzatu dela nabarmenduz, berau artxibatzea eskatu dute sindikatuek ostiral honetan Bilbon Espainiako Gobernuak duen ordezkaritzaren aurrean, espetxe-politikak aldatzeko hilero egiten duten mobilizazioaren baitan.
ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, CGT, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek galdegin dute euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea, gradu-progresioa eta legeria arruntean jasotako espetxe-onurak lortzea.
Halaber, apirilaren 10ean, 13/13 sumarioan kondenatutako pertsonak gogoan hartu dituzte. Arantza Zulueta abokatuari zazpi urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazional espainiarrak eta Jon Enparantza, Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegiri hiru eta lau urte artekoa.
Auzi honekiko «kezka eta gaitzespena» adierazi dute sindikatuek, oroz gain sumarioa irregulartasunez beteta egon delako: legez kanpoko polizia-operazioa, telefono-erregistro eta entzuketa irregularrak, «CNIren esku beltza» eta oinarrizko eskubideen urraketa aipatu dituzte.
Hori dela eta, auzia artxibatzea eskatu dute, aipatu irregulartasunengatik gain, iritzi dutelako epaitutako pertsonak kondenatzeaz gain, «bakearen eta bizikidetzaren alde egin duen euskal gizarte osoa kondenatzeko helburua duen ekintza delako».
Ostiraleko mobilizazioan, bestalde, pasa den irailaren 3an hil zen Juan Mari Jauregi gogoratu dute; hau ere 13/13 sumarioan auzipetua.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)