![CAF Beasaingo langileek deitutako manifestazioa, herrian barna, amiantoarekin lan egiteagatik hildako kideak omenduz.](/media/asset_publics/resources/000/895/698/article_main_landscape/CAF-Beasain2.jpg)
CAF Beasaingo enpresa batzordeak esan duenez, 58 langile hil dira bertan amiantoarekin harremana izatearen ondorioz. Omenaldia egin diete ostiral honetan, bi orduz lana utzi eta herriko kaleetara aterata.
Irunen ere elkarretaratzea egin dute 8.00etan lantegiaren atarian, biktimak babestu eta konpentsazio funtsa galdegiteko.
Irungo lantegian ere mobilizatu gara amiantoaren biktimak babestu eta konpentsazio funtsa eskatzeko.
— LAB - CAF (@labcaf) April 29, 2022
Goizeko 8:00tan elkarretaratzea burutu dugu Irungo lantegiaren atarian.#amiantoa #amianto #irun #asviamie pic.twitter.com/kYGyCTBfxm
Beasainen, manifestazioa egin dute aurrena, eta amaitutakoan biktimak eta euren senideak omendu dituzte lantegiaren ate nagusian euren oroimenez eraikia dagoen monumentuan. Loreak eskaini dizkiete, baita bertsoak ere.
#CAF|eko lankide batek osatu eta omenaldian Komiteko kide batek abestutako bertsoak.#amiantoa #amianto #CAF pic.twitter.com/FhaP6PBwlM
— LAB - CAF (@labcaf) April 29, 2022
Batzordeak ohar bat ere kaleratu du. Bertan dio konfiantza duela Madrilgo Kongresuan amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko funtsa onartzeko. Horrek epaitegietako sufrimendu gehigarria arinduko lukeela uste du.
EH Bilduk ere babestu ditu protestak.
🌹 CAFeko enpresa batzordeak deituta, amiantoaren ondorioz hildako biktimak gogoratzeko omenaldian eta ondorengo manifestazioan parte hartu dugu.
— EH Bildu (@ehbildu) April 29, 2022
Ya es hora de crear un fondo de compensación para las víctimas del amianto.
✊ Zuekin gaude! pic.twitter.com/JrWAvFYtwk
Langileen ordezkariek salatu dutenez, «urteetan gobernuek eta patronalek produktu hau erabiltzea onartu zuten zer ondorio izan zitzakeen jakinda (…). Lanpostuetan baliatu zen, prebentzio neurririk hartu gabe, eta langileen etxeetan sartu zen laneko arroparen bidez. Hala senideak ere kutsatu ziren».
1977tik jakin arren, 88.000 heriotza daude urtero
Batzordeak gogoratu du Osasunaren Mundu Erakundeak 1977an ezarri zuela amiantoa minbizia eragiten duen elementuen artean. Hala eta guztiz ere, Europako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren kalkuluen arabera, urtero 88.000 pertsona hiltzen dira mineral honek sortutako eritasunengatik kontinentean.
«Auziaren benetako tamainaz jabetu behar dugu, neurriak hartu gehiago itxaron gabe, halakorik berriz gerta ez dadin. Gainera, laguntza, erreparazioa eta aitortza eman behar diegu biktimei eta familiakoei», azpimarratu dute langileek.
Mezu horrekin egin dute berriro ere amiantoaren biktimen oroimen ekitaldia, pandemiako neurriengatik bi urtez bertan behera gelditu ondotik. Azken omenalditik hildako hamar langileak gogoan krabelin bana utzi dute senitartekoek.
Alarguntza-pentsioa bikoiztea onartu du epaileak
Bestalde, Arcelor Mittali –garai bateko Laminaciones de Lesaka enpresari– ezarritako kondena baieztatu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Ondorioz, pentsioa bikoiztuko diote amiantoaren eraginez hildako langile baten alargunari. Langilea 2016an zendu zen mesotelioma eritasunagatik. Lanean amiantoarekin kontaktua izateagatik etorri zitzaion eritasuna, LABek azaldu duenez. Arcelor Mittalek helegitea jarri zuen enpresaren aurkako kondenaren aitzinean, baina Auzitegi Nagusiak ez du onartu.
Sindikatu abertzalea urtetan aritu da kasu honetan lanean, Zuzenki bulegoarekin batera, ardurak argitu nahian.
Langilea irundarra zen eta 30 urte baino gehiagoz aritu zen Lesakako Laminaciones lantegian lanean. Arcelor Mittal eta beste enpresei eri dauden langileei eta haien senideei sufrimendua gehiago ez luzatzeko eskatu die LABek, jokaera «krudela» baita hori.
«Ardurak beren gain hartzeko» eskatu diete, «amiantoa prebentzio eta babes neurririk gabe erabili zutela, hortik onurak lortu zituztela eta horrek milaka langile gaixotu eta hiltzea ekarri zuela onartzeko».
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)