Mai Garde taldekideekin Sadarreko soropilean, bere agurra azaltzeko atzo eskaini zuen prentsaurrekoa amaitu ondoren.
Mai Garde taldekideekin Sadarreko soropilean, bere agurra azaltzeko atzo eskaini zuen prentsaurrekoa amaitu ondoren. (Iñigo URIZ | FOKU)
Kapitain gorritxoa, negar malkotan, prentsaurrekoko momentu batean.
Kapitain gorritxoa, negar malkotan, prentsaurrekoko momentu batean. (Iñigo URIZ | FOKU)
Mai Garderentzat hain garrantzisuak diren senideek ez zuten agurra galdu nahi izan.
Mai Garderentzat hain garrantzisuak diren senideek ez zuten agurra galdu nahi izan. (Iñigo URIZ | FOKU)
Gizonezkoen lehen taldeko Oier kapitainak eta Arrasate entrenatzaileak, edota Braulio Vazquez kirol arduradunak ez zuten prentsaurrekoa galdu nahi izan.
Gizonezkoen lehen taldeko Oier kapitainak eta Arrasate entrenatzaileak, edota Braulio Vazquez kirol arduradunak ez zuten prentsaurrekoa galdu nahi izan. (Iñigo URIZ | FOKU)
Protagonistak taldekideek sinatutako Osasunako kamiseta jaso zuen garaikur moduan.
Protagonistak taldekideek sinatutako Osasunako kamiseta jaso zuen garaikur moduan. (Iñigo URIZ | FOKU)
Mai Garde, jasotako opariarekin Sadarreko soropilean.
Mai Garde, jasotako opariarekin Sadarreko soropilean. (Iñigo URIZ | FOKU)
Eta, nola ez, senideekin agurtu zuen Mai Gardek agurreko prentsaurrekoa Sadarreko soropilean.
Eta, nola ez, senideekin agurtu zuen Mai Gardek agurreko prentsaurrekoa Sadarreko soropilean. (Iñigo URIZ | FOKU)

Mai Garde, txikitako ametsa bete duen borrokalari baten agurra

Futbolean 25 urte eman ostean, erretiroa hartuko du denboraldi amaieran. «Ez dut txapelketa handirik irabazi –onartu du–, baina nire bizitzako ametsa bete dut: ez futbolaria izatea, baizik eta Osasunako jokalaria izatea». Txiki geratu zen atzo Sadarreko prentsa aretoa gorritxoen sinboloa babesteko.

Mai Garde, barrez atzoko prentsaurrekoan, Osasunako presidente Luis Sabalza ondoan duela.
Mai Garde, barrez atzoko prentsaurrekoan, Osasunako presidente Luis Sabalza ondoan duela. (Iñigo URIZ | FOKU)

Mai Garde jaio zen urtean, 1987an, lau selekziok besterik ez zuten parte hartu Emakumezkoen Europako Txapelketaren bigarren edizioan, lau urte falta ziren oraindik lehen Munduko Txapelketa antolatzeko eta hamalau Txapeldunen Liga martxan jartzeko –orduan UEFA Emakumezkoen Kopa–. Bada, maiatzaren 29an, Gardek erretiroa hartuko du futbolean 26 urte eman ondoren. Ez du txapelketa handi horietan parte hartu, ez du trofeo handirik irabazi, baina ez dio gehiegi axola, bere bizitzako ametsa bete baitu: «Nire ametsa ez zen futbolaria izatea, baizik eta Osasunako jokalaria izatea».

Klub gorritxoaren sinboloa da Mai Garde, ikusi besterik ez dago nola zegoen atzo Sadarreko prentsa aretoa jokalaria agurrean babesteko –taldekideak, familia, klubeko eta gizonezkoen lehen taldeko ordezkariak, klubeko beharginak, kazetariak...–. Guztiak hunkitu ziren iruindarraren hitzekin. Jokalariak berak azaldu zuen inork baino hobeto zergatik emango dion Osasunak merezi duen agurra. «Kamiseta hau ahal izan dudan hoberen defendatu dut. Oso kontziente naiz zer-nolako ohorea, pribilegioa eta erantzukizuna den kamiseta hau janztea, klub handi honetako kapitaina izatea».

Osasunako zale amorratua, txikitatik hartu zuen Gardek familiarekin Sadarrera igandero joateko ohitura. Jokatzeko erabili zuen lehen kamiseta, berriz, Amaya klubekoa izan zen. Bertan bost denboraldi eman ondoren, Lodosa eta Mariñotik pasa zen, 2009an bere bizitzako ametsa betetzeko: Osasunan jokatzea. Baina helmugatik urrun zen oraindik. Bi urte besterik ez zituen eman gorritxoekin, Lehen Mailan debutatu zuen ondoren Lagunak taldearekin eta areto futbolean eman zituen hurrengo bost denboraldiak, Nafarroako emakumezkoen futbolaren unerik larrienean, Lagunaken jaitsieraren eta Osasunaren bigarren desagerpenaren ostean.

Baina atzelari nafarrak ez zuen amore eman eta klub gorritxoak 2016an bere hirugarren proiektua sortu zuenean, ez zuen zalantzarik izan, jada 30 urte zituen arren, eta, azken urteotan egin bezala, futbola beste bi lanekin uztartu beharra izan arren. Aldiz, ahalegin horrek guztiak merezi izan du, «lanarekin, esfortzuarekin eta sakrifizio handiarekin, ezertan onena izan barik, inoiz pentsatu baino askoz urrunago heldu bainaiz».

Eta horregatik, maiatzaren 29koa ez da bakarrik Osasunako sinbolo baten azken partida izango, baizik eta emakumezko futbolarien –eta orokorrean futbolari xumeen– sinbolo batena. «Estereotipo zahar eta zentzugabe asko apurtu dira azken urteotan, baina garai batean ez zen erraza neskato batentzat futbolean jokatzea», gogorarazi zuen Luis Sabalza Osasunako presidenteak. Bada, bide hori errazteko ere gogor egin du lan kapitain gorritxoak, beste batzuek aurretik egin bezala. «Hau guztia ezinezkoa izango litzateke aitzindaririk barik. Egun batean, den-dena aurka izanik, botak jarri zituzten emakume horiek gabe», azpimarratu zuen iruindarrak. Baina «egun neskatoek futbolari izatearekin eta kamiseta hau janztearekin amestu dezakete, eta hori da harrotasun handiena sorrarazten didana».

Borrokatzeari ez dio utziko Mai Gardek, Osasunaren harrobiaren koordinatzaile lanetan jarraituko baitu lanean, eta bere helburu nagusietakoa «belaunaldi berrientzat gauzak hobetzen jarraitzea» baita. Azken amets bat ere badu, denboraldia Osasuna Lehen Mailara eramanez biribiltzea, «klubak merezi duelako, taldeak merezi duelako eta jokalariek Lehen Mailan jokatu eta azkenean profesionalak izatea merezi dutelako».

Omenaldia

Luis Sabalza Osasunako presidenteak aurreratu duenez, Mai Gardek ohorezko sakea egingo du gorritxoen gizonezkoen taldeak eta Getafek maiatzaren 11n Sadarren jokatuko duten Ligako partidan.