![Hapoel Holon talde israeldarreko zaletuak, bandera palestinar bat erretzen.](/media/asset_publics/resources/000/898/186/article_main_landscape/hapoel.jpg)
Bilbok hartu zuen saskibaloiko Txapeldunen Ligako lauko finalaren harira Hapoel Holon talde israeldarraren zale ultrek igandean eragin zituzten istiluen aurrean, Legebiltzarrean eta Udalean galdera sorta bana erregistratu du EH Bilduk.
Gasteizko Parlamentuan aurkeztutako idatzia Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuari zuzenduta dago eta bertan eskatzen dio idatziz eman ditzala azalpenak zaletu hauek eragindako «txikizioaren» aurrean Ertzaintzak erakutsi zuen «pasibotasunagatik».
Istiluak eragin zituzten ultra hauen artean bakarra ere zergatik ez zuten atxilotu jakin nahi du Julen Arzuaga legebiltzarkide abertzaleak.
Beste galdera batzuetan planteatzen du ea aldez aurretik prebentziorako dispositiborik ezarri edo arrisku ebaluaziorik egin ote zuten, istiluotan eragindako kalteak zenbatu ote diren edo salaketarik aurkeztu ote den.
Azkenik, Erkorekari galdetu dio ea uste duen antzeko kasuetan egin izan diren beste interbentzio batzuekin konparatuta, Ertzaintzarek arduradunek «neurgailu bikoitza» erabili ote zuen.
Beste alde batetik, Jone Goirizelaiak, EH Bilduren Bilboko udal taldearen bozeramaileak, bi galdera planteatu dizkio Herritar Segurtasun Sailaren zinegotzi arduradun Amaia Arregiri.
Zehazki, galdetu dio aldez aurretik zein prebentzio neurri ezarri zuten eta, behin istiluak gertatuta, zeintzuk izan ziren bere sailetik hartutako neurriak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)