![Bi bizipista eraikitzeko proiektua aurkeztu de Bizkaiko Foru Aldundiak.](/media/asset_publics/resources/000/902/415/article_main_landscape/bizipista.jpg)
Bizkaiko Foru Aldundiak Erletxeta (Galdakao) eta Larrabetzu artean eta Erletxeta eta Boroa (Zornotza) artean egingo diren bi bizipista berriren trazadura proiektuak onartu ditu. Bi bideak elkarren artean lotuta egongo dira, guztira 7,9 kilometroko ibilbidea osatuz. Bizipisten bi zatiak 2024rako eraikita egotea aurreikusten da eta 20,6 milioi euroko inbertsioa beharko da.
Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak, nabarmendu duenez, bi bizipista berri hauek jarraipena emango diote Amorebieta eta Iurreta lotuko dituenari. Bizipista horren lanak joan den abenduan hasi ziren eta 2023ko martxoan amaitzea aurreikusten da. Aldundiak 12,7 milioiko inbertsioa egingo du 7,5 kilometroko luzera duen ibilbide horretan.
Boroa - Erletxeta bizipista
Boroa eta Erletxeta arteko zatia Ibaizabaleko Bizipistaren proiektuaren barruan dago, eta Amorebieta eta Iurreta artean egiten ari dena ere horren barruan sartzen da. Aurreikusitako trazadurak 4,5 kilometroko luzera du, eta A-8 autobidea hartzen du erreferentziatzat, Boroako industrialdearen eta Erletxetakoaren artean. Tarte hau egiteko 11,6 milioi euroko inbertsioa zenbatetsi da, eta hamabost hilabeteko epea.
Erletxeta - Larrabetzu bizipista
Erletxeta eta Larrabetzu arteko zatia Txorierriko Bizipistaren proiektuaren parte da, eta 3,4 kilometroko luzera du. Proiektatutako trazadurak BI-30 errepidea (Txorierriko korridorea) hartzen du ardatz moduan Erletxetako poligonoaren (aurreko zatiarekin bertan lotzen da) eta Larrabetzuko poligonoaren artean. Aurreikusitako beharrezko inbertsioa 9,0 milioi eurokoa da, eta obrak egiteko epea hamabost hilabetekoa.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Lobo_mikel_lejarza](/media/asset_publics/resources/000/520/878/article_thumb_horizontal/LOBO_Mikel_Lejarza.jpg)
Epaitegira iritsi da Josu Mujikaren kasua: ‘El Lobo’ poliziaren aurkako kereila aurkeztu dute
![Lab](/media/asset_publics/resources/001/139/607/article_thumb_horizontal/LAB.jpg)