![Nafarroatik eta Aragoitik Mauleko fabriketara lanera joan ziren emazte langileak, 'ainarak', omenduko dituzte ahaidetze egunean.](/media/asset_publics/resources/000/903/131/article_main_landscape/ainarak-hirondelles.jpg)
Covid-19ak eragin krisia eta mugen itxieraren ondotik, kasik bi urte pasaturik, azkenean Maule eta Erronkariko ibarreko herri nagusiaren arteko ahaidetzea gauzatuko da ekainaren 4an.
Egun horretarako antolatu duten egitaraua bete-betea da baina ardatz nagusietariko bat Nafarroa Garaitik eta Aragoitik Mauleko lantegietara joaten ziren emazte langile gazteak, ‘ainarak’, oroitzea izanen da.
Hala, 11.00etan, Erronkari ibarreko bi autobusak Zuberoako hiriburura helduko dira eta merkatua bisitatuko dute. Eguerdian, Herriko Etxearen birazkatzearen batzar ofiziala iraganen da eta oren bat beranduago, karriketan paseoa proposatuko da.
Horren ondotik, ‘ainarei’ buruzko erakusketaren bisita izanen da Etxahun gelan eta haiek omentzeko oroitarria estreinatuko dute Burgiko ttun-ttun dantzaz lagundua.
Herri bazkaria 13.30ean merkatu estalian iraganen da. Arratsaldean, 16.00etan, Argia kolegioaren ‘Eta Ainarek dantzatzen oraino’ ikuskizuna izanen da eta bukatzeko, 17.00etan, dantzaldia.
Emazte langileek baliatzen zuten bidexka
Ahaidetzearen dinamika jadanik plantan ezarria da xede desberdinekin, besteak bestee Maule eta Burgi elkartzen dituen bi bidexkak kontuan hartuz.
Alde batetik, Ainaren bidexka aipatuko da webgune baten sortzearekin eta 50 minutuko dokumental batekin, hiru hizkuntzetan egina.
2000. urteko azken ainarekin elkarrizketen grabatzea eta eskolekin trukaketa ere antolatuak izanen dira.
Bestetik, 36ko gerlako bidexkaren karietara, Nafarroako Gobernuko Memoriaren Institutuaren laguntzarekin batera, errefuxiatu eta Maulerat heldu ziren gudarien inguruan lan bat egingo da.
Gainera zuberotarra eta Erronkariko euskara, azken hori maleruski desagerturik dena, aipatu dira eta gai sozioekonomikoak, eta elkarteen trukatzeak ere izanen dira. Birazkatze batzorde bat sortu da, mauletarrek parte hartzeko parada ukan dezaten.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)