Amaia Ereñaga
Erredaktorea, kulturan espezializatua

‘Kotondarrak’: emakume langileen borroketan harilkatuta

Hazia Angela Davisen saiakera batean aurkitutako aipamen batean dago. Ongarria, pandemia. Eta emaitza, bi urte oparoen buruan, emanaldi ugari, Feten saria –Estatuko garrantzitsuena txotxongiloen arloan– eta, orain, Max bat jasotzeko aukera. Zuekin, Anita Maravillas eta Portal 71ren ‘Kotondarrak’.

XX. mendeko hasierako ehungintza industriaren hastapeneko emakume langileen borroka, panpinetan.
XX. mendeko hasierako ehungintza industriaren hastapeneko emakume langileen borroka, panpinetan. (Txelu ANGOITIA | ANITA MARAVILLAS)

Bitxia dirudien arren, oraindik pandemiaren usaineko eta gerraren mendeko sasoi nahasi hauetan ez da hain ohikoa Bertolt Brecht-ek aldarrikatu zuen ‘antzerki politikoaren’ zantzuak ikustea. Gurean ez, bederen; nazioarteko mailan, ordea, urte batzuek darama joera horrek pil-pilean: kapitalismo gordinak eragindako zauri, akatsak eta lotsak taularen gainean, era gordinean, ikusgai.

Baina ez dena hain ohikoa zera da, gurean egun proposamen ‘politikoena’ izan daitekeena txotxongiloen mundutik etortzea... eta ikusleria familiarrari bideratuta dagoen ikuskizun batekin. Bueno, antzerkigintzaren historiaren oinarrian txotxongiloak daude, ez dezagun ahaztu.

Estatu espainiarreko arte eszenikoetako sari nagusietako, Max izeneko sarietako, finalista da ‘Kotondarrak’ haur, gazte eta familia ikuskizunen alorrean. Atal horretan hiru hautagai daude, horietako bat Anita Maravillas eta Portal 71-ek ekoizpen hau, gai anitz ukitzen dituena: feminismoa, langileen-borrokaren memoria, landa-eremu eta hiriaren arteko talka...

Sinopsiak hauxe dio: «Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari».

XX. mende hasierako ehungintzako emakumeen langile borroketan eta grebetan inspiratuta, ekintzaz, emozioz, umorez eta samurtasunez betetako istorio konprometitua josi du Zornotzan ‘epizentroa’ duen ikuskizun honek. Baina haurrei zuzendutako da? Edo motako adin guztientzat da? «Guk historiaren pasarte bat hartu edo helduei egokitutako gai batzuk hartu ditugu eta pentsatu:

Nola azalduko diogu hau publiko bati non umeak ere badaude?», erantzuten du Miren Larreak, ideiaren sortzailea eta manipulatzailea. «Aretoa umeez josita izaten dugu, denak isilik, istorioa jarraitzen inplikatuta», dio. Baina «lan honek meloi pilo bat zabaltzen ditu», gehitzen du parrezka Mirenek: «‘Zenbat azalpen eman beharko ditugun!’ esan digute guraso askok antzokian. Lagun bati alabak galdetu zion ea bere jefeak lan egiten zuen edo, Txintxin bezala, bakarrik begira egoten zen».

Atzean dagoen hori

Angela Davisen ‘Emakumeak, arraza eta klasea’ saiakera irakurtzean etorri zitzaion ‘Kotondarrak’ lanaren ideia;  Davisen, AEBko ehungintzako emakumeen muturreko grebak aipatu zituen bertan. Honi lotuta, bere amaren bizipenak etorri zitzaizkion gogora, ama patroigilea duelako Mirenek: «Gaia unibertsala da eta aplikagarria da Erresidentzietako emakumeen borroketan, lotu dezakezu kontserba-industrian egon den borroka historikoarekin edo Santutxuko zigarro-egileekin».  
Adar asko ditu, ‘Kotondarrak’ hari askorekin josita dagoelako.

Laburbilduta: Anita Maravillas konpainia (Miren Larrea zornotzarra eta Valentina Raposo txiletarra) eta Portal 71-en arteko ekoizpena da, 2020an sortuta. Iván Alonsok zuzendu du, oinarrizko ideia Miren Larrearena da, panpinak Valentina Raposok egin ditu eta eszenografia Iñaki Ziarrustak sinatzen du. Hamalau profesionalek hartu dute parte anbizioz beteriko ekoizpen honetan, horien artean Fran Lasuen –musika sortu du eta baita kanta tradizionalen bertsioak egin, Iurretako emakume ehungileen kantuetan oinarritutako bat, esaterako–, Fran Tirado (atrezzoa), Betitxe Saituarena (jantzien diseinua), Miren Amuriza (letrak)...

Ekaina esanguratsua dirudi konpainiarentzat: orain Max sariak eta aurki hasiko dira hurrengo ikuskizunaren prestaketa lanekin. Miren hemen bizi da; Valentina Bartzelonan, baina egonaldiak egiten ditu hemen. Bartzelonan ezagutu ziren biak, Pepe Otal (1946-2007) «marionetista maisu anarkistaren» egoitzan, Mirenek definitzen duen legez. 2005 urtea zen, eta zornotzarrak eta txiletarrak beste hainbat ikasleekin batera Bartzelonara egin zuten ‘emigrazioa’.

18-19 urte zituenean konturatu zen Miren, ipuin kontalaria baino, titiriteroa izan nahi zuela. «Institut del Teatre-ra sartzeko baliabideak edo aita-bitxirik ez zituztenak, bere gain hartzen zituen Pepe Otalek. Berak, erakutsi eta gero, esaten zigun: ‘Zoazte eta kaleak hartu!’».

‘Masterra’ Bartzelonako Tibidaboko Marionetarium-ean egin zuten, lanean jo eta fuego: «Zortea izan genuen biok egon ginelako urte asko lanean Herta Frankelen konpainian [Herta Frankel austriarra ospetsua egin zen TVEko lehenengo garaiotan, Marilin txakurtxoa bezalako panpinekin]. Frankelek Europako titere egileek egindako bildumarik onena utzi zuen eta han ikasi genuen guk txotxongilo puruenak mugitzen. Han ikasi genuen hagaxkak erabiltzen: oso teknika zehatza da, 80 bat hari eta egiten genituen zortzi saio egunean. Handik atera genuen teknika primerakoa gure lantegia martxan jartzeko».

Eta handik beraien bidea jarraitu zuten, bide berriak zabaltzen.

Unas marionetas y unos amigos, a por los Max

El Teatre Principal de Mao, capital de Menorca, toma el relevo a Bilbo, donde se celebró el pasado año, y acogerá la noche de este lunes la gala de los premios Max, los más importantes de las artes escénicas del Estado español.

Allí estarán los componentes de Anita Maravillas y Portal 71 con “Kotondarrak/Las Cotton”, uno de los tres finalistas en el apartado de Mejor Espectáculo para público, infantil, juvenil o para público familiar. Compiten con la compañía madrileña Ventrículo Veloz (‘Papel’) y los malagueños de Espejo Negro (‘Cris, pequeña valiente’).

«Después de ver a Espejo Negro en el Arriaga, yo decidí que quería ser marionetista. ¡Y ahora son finalistas y amigos!», relata entre risas Miren Larrea, una de las componentes de Anitas Maravillas, junto a la chilena Valentina Raposo. Otros vascos que optan a un Max: “Harria Herria”, de Dimegaz, como Mejor Espectáculo de Calle, o Lucía Lacarra, como Mejor Intérprete Femenina de Danza.