![Ostegun honetan mobilizazio bateratua egin dute Bilbon komertzio eta garbikuntzako langileek.](/media/asset_publics/resources/000/907/344/article_main_landscape/Garbitzileak-protestak_(1).jpeg)
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako etxeko langileen hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaia osatzeko lehen saioa egin dute ostegun honetan Lan Harremanaren Kontseiluan, Bilbon. Langileen aldetik, LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuak aurkeztu dira. Alabaina, bileraren ostean, sindikatuek kritikatu dute Confebaskek ez duela hitzarmen kolektiboa negoziatzeko «borondate politikorik» eta, bere postura justifikatzeko, esparru horretan «ordezkaritzarik ez» duela arrazoitu duela.
Hori horrela, LABek talka egin du Confebaseken adierazpenekin, zuzenean seinalatu baitu patronalaren «ordezkari» gisa. Beraz, Confebaskek langileen hitzarmen kolektiborako eskubidea «erasotu» duela ebatzita, LABek auzitegietan juridikoki salatuko duela iragarri du.
Bestetik, bai ELAk eta bai LABek aipamen berezia egin diote espainiar Gobernuari, Langileen Nazioarteko Erakundearen (OIT) hitzarmenak onartzeko prestutasuna erakutsi omen duelako.
«Espainiako Gobernuak Langileen Nazioarteko Erakundearen hitzarmenak onartzen dituen heinean, pixkanaka bada ere, etxeko langileen lan baldintzak normalizatzeko lehen aldiz eskubide batzuk onartu ditu, hala nola, langabeziaren errekonozimendua, kaleratzeak justifikatu behar izatea eta lan arriskuen prebentzioan hobekuntzak», adierazi du ELAk.
LABen ustez, OITen hitzarmenak onartzeak etxeko beharginen lan-baldintzetan «hobekuntza handia» ekarriko du. Dena den, LABek EAEn etxeko langileen lan-baldintzak negoziatzeko esparru propioa aldarrikatu du.
Emakume migranteak
ELAk kritikatu du Confebasken jarrerak etxeko langileak «prekarietate gorrienean jarraitzera» behartzen dituela: «Kolektiboa guztiz atomizatuta dago, hau da, langileek bakarrik egiten dute lan, ez daukate beste kideen babesik. Kolektibo gehiena emakume arrazializatuek osatzen dute, eta hori izan da arrazoia erregimen berezian egoteko eta gainontzeko langileen eskubideak ez bermatzeko».
Ildo horretatik, ELAk kritikatu duenez, «atzerritartasun legea aldatu eta erregularizazioa ahalbidetu ezean, askorentzat egoera ez da aldatuko» eta, horregatik, «pertsona migranteak erregularizatzea» eskatu du.
Era berean, ELAk gogorarazi du etxeko langileen herenak ezkutuko ekonomian diharduela, horietako asko egoera administratibo irregularrean dauden emakume migranteak izanik.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Corsica](/media/asset_publics/resources/001/143/033/article_thumb_horizontal/corsica.jpg)
Una delegación vasca, presente en unas Ghjurnate con Kanaky de protagonista
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)