EH Bilduren kideek egin dute bozketa amaitu ondoren, eta alegaziorik aurkeztu ez denez, Iker Casanova botoen %96,78rekin eta Maria del Rio %89,47rekin Bizkaiko Batzar Nagusietarako eta Bilbo Udalerako hautagai bezala berretsi dituzte. Postu hauetarako aurkezten ziren hautagai bakarrak ziren, zuzendaritzak proposaturikoak.
EH Bildu Bizkaiak jakinarazi du Iker Casanova eta Maria del Rio EH Bilduko oinarriek berretsi dituztela, Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak prozedura zuzena izan dela konfirmatu ostean.
Iker Casanovak botoen %96,78 jaso ditu, botoen %1,45 aurka eta %1,77 zuri. Parte hartzea %32,5ekoa izan da bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.
Hautagai izateko aurkeztu zutenean Bizkaiko Mahai Politikoak azpimarratu zuenez, «Casanovak ibilbide politiko eta instituzional luzea du. Gaur egun, Eusko Legebiltzarreko kide da eta oso ondo ezagutzen ditu Bizkaiko erakunde eremua eta errealitate soziopolitikoa».
Maria del Riok botoen %89,47 jaso ditu, botoen %4,60 aurka eta botoen %5,92 zuriak izan dira. Parte hartzea %38,20koa izan da, bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.
Hautagai izateko aurkeztu zuetenean, Bilboko Mahai Politikoak Del Riok erakundeen lana gertutik ezagutzen duela nabarmendu zuen. Izan ere, Gipuzkoako Aldundiko Zerbitzu Sozialen Departamenduan zuzendari orokorra eta Bizkaiako Batzar Nagusietan EH Bilduren taldearen aholkularia izandako da.
Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak baieztatu du ez duela alegaziorik aurkeztu.