NAIZ

Euskal nortasunak XXI. mendean dituen erronkak aztertuko dituzte Udako Ikastaroetan Donostian

Euskal nortasunak XXI. mendean dituen erronkei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte, Donostiako Udako Ikastaroen baitan, EHUk, Telesforo Monzon eLab-ek, Sabino Arana Fundazioak eta Cenarrusa Fundazioak uztailaren 5ean eta 6an.

Juan Jose Ibarretxe, Naiara Goia, Eneko Axpe eta Joseba Sarrionandia, partehartzaileen artean.
Juan Jose Ibarretxe, Naiara Goia, Eneko Axpe eta Joseba Sarrionandia, partehartzaileen artean. (NAIZ)

Euskal nortasunak XXI. mendean dituen erronkei buruzko jardunaldiak egingo dituzte, Donostiako Udako Ikastaroen baitan, EHUk, Telesforo Monzon eLab-ek, Sabino Arana Fundazioak eta Cenarrusa Fundazioak antolaturik.

«XXI. mendearen lehen laurdena ia gainditu dugunean, gizartea abiadura esponentzialean ari da eraldatzen eta, jada, aro aldaketa baten erdian bizi garela esan daiteke. Digitalizazioak eta adimen artifizialak, aldaketa klimatikoak, demografia aldaketa, migrazio mugimenduak eta bestelako aldaketa sakonak, bizi dugun mundua izugarri ari dira aldarazten, eta gehiago egingo dute hurrengo urteetan. Eraldaketa hauek guztiek gizakia ziurgabetasun handietan murgiludko dute gure atean erlazionatzeko moduak guztiz eraldatuko dira», azaldu dute antolatzaileek.

«Guzti honek ondorengo belaunaldien nortasunen erreprodukzioetan eragin sakona izango du. Honek euskalduna bezalako nortasun gutxiagotu eta lardastuen etorkizunean are eragin handiago eta nabarmenagoa izango du. Hori horrela izanik, zein izango da euskal nortasunaren oinarri XXI. mendearen hasieran? Ziurtatua al dugu gure identitataren biziraupena? Zein dira gure arriskuak eta indarguneak, bai eta mehatxuak eta aukerak? Zein izango dira euskal nortasunaren erreprodukziorako eraldaketa mende honetan? Zein herri gisa, gure erronkak?», gaineratu dute.

Jardunaldiak uztailaren 5ean eta 6an izango dira Donostiako Udako Ikastaroetan eta dagoeneko izen ematea irekia da helbide honetan.

Ikastaroan nortasunaren kontzeptuaz eta euskal nortasunaren erronkez arituko dirua eta Joseba Sarrionaindiak EHUko Onintza Odriozola elkarrizketatu du horretarako.

Honekin batera, atzerriko adibideak ere aztertuko dituztea. Bertan izango dira Billy Kay Eskoziako idazlea, Dhato Turavishvili Georgiako antzerkigile eta nobelagilea eta Kataluniako Salvador Cardus soziologoa.

Diasporak dituen erronketaz ere arituko dira, horretarako Peter Loge (George Washington Unibertsitatekoa), Anne Marie Chiramberro eta Julieta Gaztañaga.

Euskal nortasuna nola sustatu (nazioartea eta saretako esparruak ahantzi gabe) ere aztertuko dute, Juan Jose Ibarretxe, Naiara Goia eta Maialen Goirizelaiaren eskutik.

Gazte belaunaldi berrien ikuspegia jasotzeko mahai inguru bat antolatu dute.