
Galdakaon 1936ko gerra garaiko memoriaren kolunbarioa jartzeko asmoa helarazi dio Udalak Gogora Institutuari.
Egitasmoa bat dator, denboran, Udala memoria historikoaren inguruan egiten ari den lanketarekin. Hain zuzen, uda ostean aurreikusten da Pedro Asua miliziano galdakoztarraren gorpuzkiak Jakatik ekartzea Paco Etxeberria eta Lourdes Herrastiren taldearen lanaren bidez. Pedro Asuaren gorpuzkiak Jakako hilerriko hobi komunetik aterako diren lehenak izango dira.
«Azken hilabeteetan berreskuratu diren gorpuzki kopuru handiak agerian utzi du Bizkaiak kolunbario bat behar duela 1936ko gerran edo ostean bonbardatuta, fusilatuta edo antzeko egoeratan hil edo desagerrarazi zituzten herritarrei duintasuna emateko eta haien memoria gordetzeko», dio.
Horretarako Galdakao leku ona dela azaldu dio gutun bidez Iñigo Hernando alkateak Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko lehendakariari, kolunbarioa egiteko proiektuaren inguruko memoria atxikita. Kokapenari dagokionez, Memoria Gunea Galdakaoko Elexalde auzoan ezarriko litzateke, auzo berberean dagoen hilerriaren inguruan.
«Gure herriak duen sinbolismo eta kokapen geografikoak ekimena gauzatzeko baldintzak betetzen ditu Udalaren ustez, Burdin Hesiaren parte izanagatik eta gerran eszenatoki esanguratsuak izan ziren beste herri batzuekiko gertutasunagatik: Gamiz-Fika, Lemoa, Larrabetzu…», adierazi du Udalak.
Era berean, Galdakaok bere prestutasuna agertu du ekimen honetan gudari, miliziano eta biktima zibilen familiekin, elkarte memorialistekin, alderdi, sindikatu eta fundazio historikoekin eta beste instituzioekin batera, «beharrezkoak diren ekarpenak jaso eta bideratzeko, prozesu parte hartzaile baten bitartez, horrelako tamainako ekimena bide onera eramateko».

Ijentea 2, un edificio y dos viviendas fantasma a orillas del Boulevard de Donostia

Coppelia, la ‘catedral’ del helado en Cuba, planta cara a la crisis y a la oferta privada

Zarauzko Gurutze Gorriko komiteak dimisioa aurkeztu du Felix Zubiak zigorra jaso ondoren

El tramo del Metro entre Miraconcha y Easo alcanza ya un sobrecoste del 162,7%
