
Presoen aldeko brindisa ere itzuli da Sanferminetara. 13.00etan Herriko Tabernaren ondoko txokoan bildu dira azken hiru urteoetan kalera atera diren hainbat pertsona, emozioz beterik, bai eta espetxe barruan segitzen dutenen senide eta lagunak ere.
Bi helbururekin egin dute hitzordua: batetik, 2019tik hona aske gelditu direnekin topa egitea, eta bestetik, oraindik errepresaliatuta direnak ahalik eta lasterren kalera etor daitezela aldarrikatzeko.
«Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxera» zioen pankarta eskegi dute oholtzan eta bertan ireki dituzte xanpain botilak. Ehunka lagun hurbildu dira ekitaldira, euria une horretan gogoz egin duen arren.
Hirukoiztu da aurten ekitaldi honen dimentsioa, 2020an eta 2021ean egin ez zelako. Geroztik hona 70 euskal preso inguru atera da kalera; 2019ko uztailaren 6. hartan 253 markatzen zuen GARAko mantxetak eta egun 183 dira. Asko falta da oraindik, beraz, kartzelak husteko, eta hori ez da oharkabean pasa txanpainarekin topa egiteko orduan.
Lehenxeago, festak hastearekin batera, Carmen kaleko txokoan aurreskua dantzatu dute, eroritako borrokalarien omenez. Poliziak Mikel Castillo hil zuen tokian burutu dute ekitaldia.

Una piedra tallada hace 10.000 años, rival de la Mano de Irulegi

«Pantierno», «castellano», «adaburu xarra»... así se insultaba en la Nafarroa del XVI y XVII

La juventud independentista responde en Berriozar a la campaña de UPN y la AN

Cuando todo se juega en Bilbo en 24 horas (y pico)
